IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala eta kategoria hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskala
- Kidego Teknikoko Estatistikako Eskala
- Kidego Teknikoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala
- Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea
- Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko Gizarte-langilea
- Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa
- Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
- Itzultzaile-interpretea
- EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna.
- Laborategiko teknikari fakultatiboa.
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko azaroaren 4tik 15era.
2024ko azaroaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.