ISEKek Irisgarritasun Unibertsalari buruzko jardunaldia antolatu du Donostian

Argitalpen-data: 

Urriaren 29an izango da, Kursaaleko Kongresu Jauregian.

ISEK

Irisgarritasunari buruzko jardunaldiaren kartela: Euskadi, denok batera; Donostia, 08:30etik 13:30etara; logotipoa: Etxebizitza Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza, ISEK eta Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokia

ISEKek, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak, "Euskadi: denok batera" Irisgarritasun Unibertsalari buruzko jardunaldia antolatu du, urriaren 29an, Donostiako Kursaal Jauregian, 08:30etik 13:30era.

Ekitaldi honen helburua da irisgarritasunaren arloko erronkei eta aukerei heltzea, inklusioa eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna sustatzeko.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak

Jardunaldian zehar hitzaldiak, mahai-inguruak eta irisgarritasuna hobetzeko irtenbide berritzaileen erakusketa egingo dira. Horrela, sektoreko profesionalen, erakundeen eta, oro har, jendearen arteko ideien trukea eta lankidetza erraztuko dira.

Hainbat adituk parte hartuko dute, eta, hitzaldi eta mahai-inguruen bidez, honako gai hauek jorratuko dituzte:

  • Irisgarritasun unibertsala eta etorkizuneko erronkak.
  • Nola bermatu pertsona guztien irisgarritasuna Europan?
  • Parte-hartzea, irisgarritasunean aurrera egiteko funtsezko elementu gisa.
  • Berrikuntza eta irisgarritasuna.

Jardunaldirako izen-ematea

Edukiera mugatua da, eta izena emateko hurrenkeraren araberakoa izango da. Herritarrei irekitako ekitaldia da.

Bertaratzeko interesa dutenek esteka honen bidez egin dezakete:

JARDUNALDIRAKO IZEN-EMATEA (leiho berri batean irekitzen da)

Jardunaldien programa Irakurketa erraza (PDF, 286 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

IRISGARRITASUN-NEURRIAK


Hona hemen ekitaldi honetarako kontuan hartu diren irisgarritasun-neurri batzuk:

  • Izen-emate formularioak pertsonen beharrak jasotzen ditu.
  • Eserlekuak erreserbatu dira mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, zeinatzen duten gorrentzat eta ikusmen gutxi dutenentzat.
  • Programa eskuragarri dago pdf erabilerrazean eta irakurketa errazean.
  • Zeinu hizkuntzako interpreteak izango dira saioetan eta erakusketa gunean.
  • Ponentziak proiektatuko diren pantailetan azpitituluak jarriko dira.
  • Aretoak begizta magnetikoa izango du.
  • Kartel argiak eta orientazio-piktogramak.
  • Espazioaren eta erakusketarien plano haptikoa.
  • Bide publikotik ekitaldiaren lekurainoko ibilbide irisgarria.
  • Informazio-puntuaren erakusmahaia altuera bikoitzean.
  • Puntu laranja laguntza-langileekin.
  • Ondo argiztatutako gela eta akustika ona.
  • Gela nagusiaren ordezko atseden-gela bat izatea.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat aparkalekua erreserbatzea.
  • Ekitaldiari buruzko informazioa webgune erabilerrazean zabaltzea.
  • QR kodearekin inprimatutako kartelak, informazio digitala formatu irisgarrian eskuratzeko.
  • Ekitaldia egiten den eraikineko leku nabarmenak seinaleztapen-piktogramen bidez adierazlea.