HABEk B1, B2, C1 eta C2 euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko, 2024. urterako deialdi irekia egiten duen ebazpena argitaratu du

Argitalpen-data: 

Matrikulazio-epea lehenengo azterketaldirako apirilaren 2tik 9ra izango da.

Aurtengo deialdiko berrikuntzen artean bi dira azpimarragarriak:

  • Adinari dagokionez, izena emateko nahikoa izango da urte naturalean 16 urte betetzea
  • Lehenengo azterketalditik bigarrenera gordeko dira gainditutako irakurmenari eta idazmenari dagozkion azterketa zatien emaitzak.

Bestaldetik:

  • HOBEko aurtengo azterketaldia udazkenean izango da.
  • HABEk bitartekotza integratu du C2ko azterketa idatzian.

Informazio gehiago HABEren webguneko Euskara-mailak egiaztatzea orrian.