Eusko Jaurlaritzak ekoizpen ekologiko ziurtaturako trantsiziorako laguntzak deituko ditu (Gobernu Bilera 2024-07-16)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo.jpg

«Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak» sortzea; bihurketa-proiektuen bideragarritasun-azterlanak; erakusketa- eta bisita-jarduerak; nekazaritza-ustiategien aholkularitza integrala eta espezializatua eta birmoldaketa

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio 2024rako ekoizpen ekologiko ziurtaturako trantsiziorako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituen agindua.

Laguntzen barruan, honako ildo hauek ezarri dira: 1.  «Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak» sortzeko laguntza; 2. Ekoizpen ekologikora bihurtzeko proiektuen bideragarritasun-azterketak egiteko laguntza; 3. Erakusketa eta bisita-jarduerei laguntzea; 4. Ekoizpen ekologikoa eraldatzeko aholkularitza integrala; 5. Ekoizpen ekologikoan aholkularitza espezializatua; eta 6. Nekazaritza-ustiategiak ohiko ekoizpen ekologiko bihurtzeko proiektuak garatzea.

Laguntzak 300.000 euro esleitu zaizkie, pertsona fisiko edo juridikoentzat dira, horien artean kooperatibentzat edo nekazaritzako beste elkarte batzuentzat, baldin eta beren helburuen artean sektoreari buruzko aholkularitza, informazioa eta laguntza ematea badute eta ekoizpen ekologikoan esperientzia egiaztatua badute.

Ekoizle-taldeak eta -antolakundeak ere sartzen dira, eta horiek ezin dute haietara afiliatzeko eskatu, zerbitzua eskuratu ahal izateko. Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresatzat edo ETE´tzat hartu beharko dira.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)