Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak, giro hezea iragarri du datozen egunetarako, baina hilaren 24an, Gabon egunean, orduek aurrera egin ahala hobera egingo duela, eta Eguberri egunetik aurrera giro egonkor eta argia izango dugula.
Euskalmeten arabera, litekeena da 24an zerua nahiko estalita egotea, batez ere Kantauri isurialdean. Euri pixka bat ere egingo du, batez ere ipar partean, baina orduak igaro ahala atertuz joango da. Haizea iparraldetik ibiliko da, leku batzuetan biziago. Tenperaturei dagokienez, aldaketa handirik ez da izango, eta tenperatura minimoak 5-10 ºC artean ibiliko dira eta maximoak 10-15 ºC artean.
Hilaren 25ean ere ipar-haizea nagusituko da, baina indarra galtzen joango da. Hodeitza ere arintzen joango dira pixkanaka, eta ostarte zabalak izango dira hegoaldean. Euria egiteko probabilitatea desagertu egingo da, eta eguraldi lehorra eta argiagoa izango dugu. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango.
Oharra: Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (http://www.euskalmet.euskadi.eus) eta X sare sozialaren (@Euskalmet) bidez.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)