Euskadiko elikagaien industriak bere berritasunak aurkeztu ditu Salón Gourmets eta Seafood Expo Global nazioarteko azoketan

Argitalpen-data: 


      Gourmets_2024__2_.jpg
  • Itsasoko eta arrantzako produktuen Seafood Expo Global azoka Bartzelonan egingo da eta Euskadiko 10 markak hartuko dute bertan parte.

Aste honetan egingo dira Euskadiko elikagaien industriarako nazioarteko azoka garrantzitsuenetako bi: Gourmets azoka Madrilen, eta Seafood Expo Global Bartzelonan. Euskadiko elikagaien eta edarien 30 enpresa ekoizlek hartuko dute parte bi ekimen horietan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak HAZIren bidez antolatutako Euskadi Basque Country standaren barruan.

Parte-hartze hori beren produktuak saltzeko enpresei merkatu berriak topatzen laguntzeko onartutako 2024ko Sustapen Planean jasotako dagoen nekazaritzako elikagaien industria nazioartekotzeko eta bultzatzeko estrategiari lotuta dago.

Gaur goizean, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Perez Iratxetak atzotik Gourmets Aretoaren 37. edizioan parte hartzen ari diren euskal enpresak bisitatu dituzte. Azoka horretan, banaketako, ostalaritzako eta sukaldaritzako 2.000 erakusketari baino gehiago eta 100.000 bisitari profesional inguru bildu dira.

Madrilgo azokan, Euskadiko 22 enpresa ari dira haien produktuak erakusten Euskadi Basque Countryren standaren barruan, eta beste hamar markak, aldiz, modu indibidualean hartu dute parte.

Gourmets aretoa da kalitatezko elikagaien eta edarien Europako azoka nagusia eta mundu osoan prestigio handiena duen erreferenteetako bat. Bertan, gama altuko joerak erakusteaz gain, gastronomia arloko Estatuko eta nazioarteko profesionalak topatzeko aukera dago. Aurtengo edizioan, sektore nagusia ardoena izango da. Hala, erakusketa eremuaren % 33 inguru beteko du sektore horrek; hurrengoa kontserbena izango da, % 17rekin; eta beste edari batzuek eta gozoen eta gozogintzaren sektoreak Gourmets aretoko 65.000 m2-ko azaleraren % 15 beteko dute.

Seafood, itsasoko produktuen erakusleihoa

Bestalde, gaur ireki dituzte Bartzelonan Seafood Expo Global azokaren 30. edizioaren ateak. Horixe da mundu mailan Europako arrantza- eta eraldaketa-industriako azoka garrantzitsuena eta arraina merkaturatzen duten sektoreei zuzenduta dago. Aurreikuspenen arabera, 34.000 bisita baino gehiago jasoko ditu.

Bartzelonako azokan ere Euskadik taldeko partaidetza izango du Euskadi Basque Country standaren bidez. Hala, itsasoko produktuen eta kontserben Euskadiko zortzi enpresa bilduko dira bertan. Gainera, Euskadiko beste 10 enpresa joango dira haien berritasunak beren standen bidez erakustera.

Guztiek jasoko dute bihar Oroz sailburuordearen eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren, Leandro Azkueren, bisita.

Euskadi Basque Country standean parte hartuko duten enpresak

Gourmets eta Seafood Expo Global azoketan Euskadi Basque Country standaren barruan beren produktuak erakutsiko dituzten elikagaien enpresak eta upategiak honako hauek izango dira:

SALÓN GOURMENTS

SEAFOOD EXPO GLOBAL

La Gilda del Norte Bacalaos Alkorta
Andres Eizaguirre Precocinados Gorena
Lumagorri Congelados Sorymar
Alakrana de Echebastar Arrankoba
Hamburguesas Eizaguirre Bacalaos Ederpesca
Gelati!! Gelati!! Nortindal Sea Products
Corpachef/Bahia de la Concha Kofradia-Itsasoko
Conservas Serrats Conservas Ortiz
Bacalaos Alkorta  
Bodega Aitaren Upategia  
Conservas Cusumano  
Kofradia-Itsasoko  
Buxer  
Urkabe  
Conservas Ortiz  
Luberri Monje Amestoy  
Gildas Albizabal  
Bodegas Amador Garcia  
Licores y Vermouth Barañano  
Delikatetxe  
Maiziam  
Maisor Getaria  

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)