Euskadi Lagunkoiako Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria 2024ko oinarriak ezagutu

Argitalpen-data: 

Dagoeneko argitaratuta daude Euskadi Lagunkoiaren 2024 Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren oinarriak.

Aurkezteko epea abuztuaren 27an hasi eta irailaren 26an itxiko da.

Klikatu hemen eta parte hartu!

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak/Gizarte Politiketako Sailburuordetzak deitutako deialdi honen xedea da Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien 2024ko Saria ematea. 3.000 euroko saria da, eta adinekoentzako ingurune lagunkoiak sortzean berrikuntza eta eraginkortasunaren aldetik nabarmentzen diren praktikak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak publikoki aintzatesteko da.

Adierazitako ondorioetarako, lagunkoitasuna hiri-ingurune integratzailea eta irisgarria eratzen laguntzen duen faktorea da, zahartze aktiboa sustatzen duena, adineko pertsona guztien osasun-, partaidetza- eta segurtasun-aukerak optimizatuz, eta, horrela, gizarte-bizitzako eremu guztietan parte har dezaten ahalbidetuz.

Nori zuzenduta dago?
Euskal sektore publikoa osatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek parte hartu ahal izango dute, Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 4. artikuluan zehaztutako moduan. Bai eta jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten pertsona juridiko pribatuak ere.