Enplegua finkatzeko Inprimategiko arduraduna (Lehiaketa). 0000400/2024 prozedura arruntean administrazio espedientea bidaltzen da.

Argitalpen-data: 

Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 0000400/2024 zenbakidun prozedura arruntean demandaren xedeari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen IVAPeko zuzendariaren 2023ko uztailaren 28ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean lan kontratudunentzat gordetako  lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen. 

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez ezetsi egiten dira izangaiaren eskariak. Alde batetik, merezimendu gisa baloratzea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuaren oposizio-fasea gainditzea eta Diseinu eta Grafiko Publizitarioko goi-mailako teknikariaren titulazioa. Beste alde batetik, beste izangai bati inprentako arduradunaren lan-poltsetan egoteagatik emandako puntuazioa kentzeko asmoa. 

Bilboko Lan-arloko 1. zenbakiko epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzen da eta Ebazpen (PDF, 266 KB) (leiho berri batean irekitzen da) honen berri interesdunei jakinarazten zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutakoarekin bat.