Arabako Espetxeko zuzendariak jakinarazi du langileak inkorporatu ondoren zerbitzuak pixkanaka berreskuratzen ari direla

Argitalpen-data: 

Benito Aguirre Arabako Espetxeko zuzendariak gaur goizean jakinarazi du bertan behera geratutako zerbitzuak pixkanaka ari direla berreskuratzen. Horrela egon dira abenduan denbora bateko ezintasunen ondorioz, eta berrantolaketa baten ostean eta lan-poltsetatik hamar pertsona berriro inkorporatu ostean hasi da berreskurapena.

Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Aguirrek adierazi du espero dela ostiral honetan bertan presoak euren senideekin komunikatzea, eta, horrez gain, espero da astelehenean 22 pertsona gehiago inkorporatzeak hainbat arlotan normalitatea eragitea: aisialdian, hezkuntzan, formazioan, presoek errekurtso ekonomikoak izatea ahalbideratzen duen lana…

Zentroko zuzendariak beren-beregi eskertu du euren lanpostuetan jarraitzen duten langileen profesionaltasuna, eta ez du baloraziorik egin Sailaren eta sindikatuen arteko negoziazioei buruz; izan ere, gogorarazi duenez, bere ardura erasandako eskubideak bermatzea da.

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)