Apirilaren 21eko hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai-zerrendak aldarrikatu dira

Argitalpen-data: 


      INF_Candidaturas_es.jpg

EHAAk gaur argitaratu ditu Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan azkenean parte hartuko duten alderdi politikoen, koalizioen eta hautesle-elkarteen izenak eta siglak. Informazio horrekin batera, hauteskunde-zerrenda bakoitza osatuko duten pertsona guztien izenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere agertzen dira.

Lurralde Historiko bakoitzeko 25 pertsona dira, eta gutxienez 3 eta gehienez 5 ordezko. Hautagai-zerrenda guztiek betetzen dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan Euskadin indarrean dagoen araudia, eta zerrendetako pertsonen % 50 gutxienez emakumeak dira, beraz.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)