Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen behin betiko emaitzak argitaratu dira

Argitalpen-data: 


      INF_resultados_def_bopv_eu.jpg
  • EHAAk lurralde historiko bakoitzeko hauteskunde-batzordeak egindako hautetsien aldarrikapena argitaratu du
  • Emaitza horiek Eusko Jaurlaritzaren web-atarian ere jarriko dira, bertan baitago jasota oraingo aldi demokratikoan Euskadin egin diren hauteskunde guztien artxibo historikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu ditu 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen behin betiko emaitzak. Atzerrian bizi diren pertsonen posta bidezko botoa (AEHE) zenbatu eta hauteskunde-koalizioek apirilaren 21etik aurkeztu dituzten erreklamazioak kontuan hartu ondoren, lurralde historiko bakoitzeko hauteskunde-batzordeak jada aldarrikatu ditu hautetsiak.  Aldarrikapen hori aldarrikapen-ekitaldia egin ondorengo 7 egunetan argitaratu behar da bai lurralde historiko bakoitzeko aldizkari ofizialean bai EHAAn.  

Gainera, aldizkari ofizialetan aldarrikatzeaz gainera, behin betiko emaitza horiek, gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.eus web-atariko “hauteskundeak” atalean egongo dira, bertan baitago oraingo aldi demokratikoan Euskadin egin diren hauteskunde guztien artxibo historikoa.  

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)