Aldaketa Haurreskolen zuzendaritzan

Argitalpen-data: 


      Haurreskolak_logoa2.jpg

Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak, Haurreskolak Partzuergoko presidente gisa, bertako gerente berria izendatu du. Irune Muguruzak azken hiru urteetan postu horretan aritu den Elena Aizpuru ordezkatuko du.

Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendaria izan da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean orain arte. Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza batzordea egin dute gaur goizean eta gerente berriaren aurkezpena egin dute partzuergoko ordezkarien aurrean. Gerente aldaketa ofizial egingo da datozen egunetan.

Zuzendaritza batzordeak eskerrak eman dizkio Elena Aizpuruari Partzuergoko gerentziaren aurrean egindako lanagatik.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)