"Irati" filmak X. EZAE Saria jasoko du Donostia Zinemaldiko euskal zinemaren gala handian, 2023ko euskal pelikularik arrakastatsuena izategatik


  • 2024ko euskal zinema-aretoen diru-bilketa datuek galera kezkagarria erakusten dute: aurreko urtearekin alderatuta, ikusle-kopurua % 15 jaitsi da, eta irabaziak % 9

Donostia Zinemaldian emango zaio X. EZAE Saria Irati filmari, 2023an diru-bilketa handiena lortu zuen euskal ekoizpena izateagatik eta euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Horren erakusle dira nazioartean egindako ibilbidea eta jasotako sariak.

Irati pelikularen arrakasta, bai eta ‘20.000 erle-espezie’ filmarena ere, futsezko faktore izan zen iaz Euskadiko zinema-aretoetara ikusleak erakartzeko.

Saria Paul Urkijo zuzendariak jasoko du euskal zinemaren gala handian. Alfonso Benegas EZAEko presidenteak eskainiko dio, Victoria Eugenia Antzokian, irailaren 24an.

Jarraitu irakurtzen

www.ezae.eus

  • DataIrailak 17
  • Gaia Ikus-entzunezkoa