Álex de la Iglesia, 2024ko Beldurrezko Astearen kartel ofizialean protagonista

  • Álex de la Iglesia, 2024ko Beldurrezko Astearen kartel ofizialean protagonista

Álex de la Iglesia, azken 30 urteetako munduko fantasiazko zinemaren izen handienetako bat, urriaren 25etik azaroaren 1era izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen karteleko protagonista da.

Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrenaren urtean, Asteak gorazarre egin nahi dio autore txekiarrari eta fantasiazko zineman izan duen eraginari Santipérezen ilustrazio honekin; haren lanik ospetsuenean, Metamorfosian, inspiratua. Kartelaren diseinua Ytantosek egin du. Ilustratzailearen beraren hitzetan:

"Kafkaren heriotzaren mendeurrena, eta gonbidatu oso berezia, Álex de la Iglesia: nola uztartu bi premisa hauek? Denok ezagutzen ditugu Metamorfosiaren kontakizuna eta lanari eskainitako bizitza baten zorigaiztoko emaitza: entrega-datek eragindako antsietatea, ezinezko epeak, presioa egiten diguten nagusi edo bezero egonezinak, abiatzen ez diren proiektu berriak, ekoizpenak atzeratzen dituzten ustekabeko arazoak, agortzen diren aurrekontuak... Gregor Samsa, karga honengatik guztiarengatik, edo garaiko antzeko kontuengatik, goiz batean erabat somatizatu eta esnatzen da beste gauza ahul batean bihurturik... Nola fusionatu bi premisa horiek? Ez da zaila, protagonista aldatuta. Ideia horrekin, kartela garatzeko taldeko kide guztiok adostua, eta baztertutako proposamen batzuen ondoren sortu zen lan hau, joan den mendeko azken hamarkadetako beldurrezko eta fantasiazko komikien azalak irudikatzen dituen hau, digitala alde batera utzita (azken teknologiak ezta pentsatu ere) eta pintzelak eta pigmentuak erabiliz".

Jarraitu irakurtzen

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearekin lotutako informazioa:

Beldurrezko Asteak "Kafka, lo kafkiano y el cine fantástico" liburua argitaratuko du

Okendo KEk eta Aiete KEk "Goya – Hellboy" erakusketa hartuko dute, Stéphane Levalloisena


  • DataUztailak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa