"El bus de la vida" zinemetara iritsi da

  • Dani Rovira eta Susana Abaitua, "El bus de la vida"n. Argazkia: Susana Abaitua.

  • Ibon Cormenzanaren lan berriaren protagonistak Dani Rovira eta Susana Abaitua gasteiztarra dira. EITBren parte-hartzea du Urduñan filmatu zen pelikulak

"El bus de la vida" Ibon Cormenzana bizkaitar zinemagilearen ("La cima", "Alegría Tristeza") film berria gaur iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara. Dani Rovira ("Ocho apellidos vascos") eta Susana Abaitua dira protagonistak, agertokietara igotzeko ametsa duen musika irakasle baten istorioa kontatzen duen filmean.

Urduñan egin duten filmaketan, Rovirak eta Abaituak lagun izan dituzte Elena Irureta, Antonio Durán 'Morris', Nagore Aranburu, Amancay Gaztañaga eta Andrés Gertrúdix, Pablo Scapigliati, Julen Castillo eta Miriam Rubio debutariak eta Roberto Alamo eta Iria del Rio, kolaboratzaile berezi gisa.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataUztailak 3
  • Gaia Ikus-entzunezkoa