"Noeren ontzia" plazaratu du Euskaltzaindiak, memoria literario komun bat osatzeko ahalegina


  • Garai eta euskalki guztietako testu hautatuak eskaintzen ditu atari digitalak, euskaraz sortuak edo beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarriak. Testuok online daude, profesionalki editatuta, ilustratuta argazki edo bestelako irudiekin, hornituta bertsio musikal batera edo film batera eramaten duten estekekin. Hots, testu asko multimodalak dira

Euskaltzaindiak atari digital berria jarri du euskal gizartearen esku: Noeren ontzia. Baina, zer da Noeren ontzia? Bada, memoria literario komun bat osatzeko ahalegina. Garai eta euskalki guztietako testu hautatuak eskainiko ditu, euskaraz sortuak edo beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarriak. Irakurleak gaurko grafiaz eta morfologiaz aurkeztuta aurkituko ditu, eta jatorrizko testura jotzeko aukera ere izango du. Testuok online egongo dira, profesionalki editatuta, ilustratuta argazki edo bestelako irudiekin, hornituta bertsio musikal batera edo film batera eramango duten estekekin, eta, noski, etiketatuta, erabiltzailea erraz irits dadin haietara.

Norentzat sortu da Noeren ontziaDBHko eta Batxilergoko ikasleak gogoan hartuta diseinatu da batez ere, baina baliagarria izan nahiko luke unibertsitateko ikasleentzat eta euskaltegi zein hizkuntza-eskolentzat, eta baita ikasmaterialak prestatzen diharduten Berritzegune eta argitaletxeentzat ere, edota Irakurketa Plana hornitu nahi duten ikastetxeentzat. Esaterako, eman dezagun Historia irakasle batek Bigarren Mundu Gerrari buruzko testu bat nahi duela, gelan irakurtzeko: bilatzailean ‘Bigarren Mundu Gerra’ idatzi, klik egin, eta garai horri buruzko artikuluak, kronikak, testigantzak, bertsoak aurkituko ditu.

Bestalde, euskaldunon bizimodua zer izan den jakiteko, kanpotarrek gutaz idatzi dutenari erreparatu beharra dago, eta hori ere jasoko da Noeren ontzi honetan.

Beraz, idazki mota asko, genero guztietakoak, jasoko ditu Noeren ontziak, ez literarioak bakarrik: elkarrizketak, testigantzak, gutunak, bando-, panfleto- edo mitin-zatiak edota prentsa-artikuluak (Gasteizko Martxoaren 3ko gertakarien lekuko izan zen Juan Jose Zearretak aste hartan bertan Anaitasunan argitaratutakoa, esate baterako)… Testu esanguratsuak betiere, historialari batek bere ikerketa-lanetarako aintzat hartuko lituzkeenak, eta irakasleari, mikrohistorietatik abiatuta, makrohistoriaren edo historia orokorraren kontzeptuak lantzeko baliatuko zaizkionak.

Honela, sei ataletan banatuta egongo dira testuak: Historia, Herri-kultura, Hizkuntza, Literatura, Ahozko Literatura, Gaurko Gizartea eta Abestiak.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 27
  • Gaia Literatura