Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea (2024): deialdia

  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astea (2024): deialdia

Ekainaren 12tik abuztuaren 19ra zabalik dago Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean lanak aurkezteko epea. Aurtengo jaialdia urriaren 25etik azaroaren 1era egingo da.

Film laburrak eta film luzeak aurkezteko aukera egongo da.

Film luzeak Ikusleen Saria eskuratzeko lehiatuko dira eta aukeraketa horretan parte hartzeko, film luzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea
  • 30 minututik gorako iraupena izatea

Hautaketa batzordeak lehiaketako film laburrak aukeratuko ditu. Aukeraketa horretan parte hartzeko, film laburrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 2023ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea
  • Gehienez 20 minutu izatea

Informazio gehiago, oinarriak eta inskripzioa barne: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

 


Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.