Guridiren "Mari-Eli" zarzuela eta Tennessee Williamsen "Kristalezko zooa" antzezla,a Arriaga Antzokiaren 2024-2025 denboraldiko ekoizpen propio nagusiak

  • Guridiren

  • Arriaga Antzokiak Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela produzituko du, Calixto Bieitok zuzenduta eta Bilboko Koral Elkartea eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) parte hartzearekin; ikuskizun hau apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean estreinatuko da, BBKren lankidetzarekin
  • Arriaga Antzokiak Tenessee Williamsen Kristalezko zooa/El zoo de cristal ekoiztuko du, Natalia Menéndezek zuzenduta, eta Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas protagonista; euskaraz estreinatuko da martxoaren 21etik 23ra, eta gaztelaniaz apirilaren 3tik 6ra
  • Beste ekoizpen propio batek, Beethovenen Missa Solemnis kontzertuak, ekainaren 21ean denboraldiari amaiera emango dio: Vanessa Goikoetxea, Nerea Berraondo, Michael Porter eta David Menéndezen ahotsak, BOS, Bilboko Koral Elkartea eta Iruñeko Orfeoia izango ditugu elkarrekin

Calixto Bieito Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoak gaur goizean eman du Arriagak 2024-2025 denboraldian eskainiko dituen ikuskizunen programazioaren berri. Denboraldia 2024ko abuztutik 2025eko ekainera arte luzatuko da, bi hilabete horiek barne hartuz.

Gaur iragarritako berritasunak, dena den, irailaren erdialdetik aurrera etorriko denari buruzkoak dira, izan ere dagoeneko jakina da udako programazioaren eta Aste Nagusiaren ikuskizun izarra El fantasma de la opera musikala izango dela, abuztuaren 14tik irailaren 15era ikusgai egongo dena.

Programazio berriak tokiko eszenari bultzada bat ematen jarraitzen du, Estatuan egiten den antzerkirik onena eskaintzeaz gain, eta Arriaga Antzokiak nazioartean duen posizionamendu onari eusten dio.

EKOIZPEN PROPIOAREN ALDEKO APUSTUA

Ekoizpen berrien eszenaratzeak Arriaga Antzokiaren funtsezko oinarrietako bat izaten jarraituko du datorren denboraldian.

Antzerkirako produkzio propio handia Kristalezko zooa (euskaraz) edo El zoo de cristal (gaztelaniaz) izango da. Izan ere, Natalia Menéndez egile eta zuzendari prestigiotsuaren zuzendaritza eszenikoarekin, Arriaga Antzokiak antzezlan honekin helduko dio antzerkirako bere hurrengo proiektuari.

Produkzio berria euskaraz estreinatuko da lehenik, 2025eko martxoaren 21etik 23ra, eta, ondoren, gaztelaniaz, apirilaren 3tik 6ra. Antzeztaldea berbera izango da bi bertsioetan: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas.

Kristalezko zooa, 1944an idatzi zen, eta Tennessee Williamsek, XX. mendean Estatu Batuetan izan zen antzerkigile eta idazle ospetsuenetako bat denak, estreinatu zuen lehen obra da. Laster eraman zuten pantailara, bere beste hainbat dramarekin egingo zuten bezala. Errealismo psikologiko estatubatuarraren aitzindaria zen, hegoaldeko gizarte dekadente eta itogarriaren lekuko, eta ederki asmatu zuen mundu krudel eta gaizto horretako desamodioa, sexu-, arraza- eta gizarte-errepresioak sakontasun sotil eta zorrotz batez islatzen. Kristalezko zooak aintzatespen ugari jaso zituen, tartean New Yorkeko Antzerki Kritikarien Zirkuluaren Saria eta antzerkiaren Pulitzer saria.

Natalia Menéndezen proposamenak Estatu Batuetako hogeita hamarreko hamarkadaz hitz egingo duen muntaia bat sortu nahi du, konbentzionalismoetatik ihesi eta Tennessee Williamsek nahi zuen askatasunetik hurbil dagoen askatasun bat bilatuz, proposatzen duen errealitate poetikoari hobeto aurre egiteko. Helburua ez da maisulan handi honekin beste istorio bat sortzea, istorio berri bat sortzea baizik. Kepa Errastik moldatu du testua euskarazko bertsiorako.

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 3
  • Gaia Arte eszenikoak