Abian da iLab, partaidetza arloko berrikuntzan laguntzeko eta bultzatzeko laborategia, zeinak prospektiba, esperimentazioa eta transferentzia baliatuko baititu.
2018tik Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren (Open Government Partnership-OGP) parte da. Euskadin OGPren parte garen 8 erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, hiru hiriburuetako Udalak eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia) Ekintza Plan bat adostu genuen eta, haren arabera, partaidetza arloko berrikuntzarako laborategi bat diseinatzeko erronka hartu genuen gure gain. Lankidetzazko 5 urteko prozesuaren ondoren, iLab | Euskadiko Partaidetzako Berrikuntza gunea sortu da.
ILab-aren jatorriari buruz gehiago jakin nahi baduzu
2023an eta 2024an zehar, hainbat deialdi egingo dira, hainbat partaidetza-gune irekiko dira eta esperimentazioari eta transferentziari laguntzeko zerbitzuak eskainiko dira.
Inspirazio iturri eta eredu izango diren ekimenak bilatzen ditugu
Abian jartzen den lehenengo deialdia Euskadiko Partaidetzaren Berrikuntzaren Mapa da. Mapa hau partaidetzaren berrikuntza-gakoetan lan egiten edo diharduten duten hainbat ekimenek, sarek, prozesuk, erakundek eta tokiko ekintzek -eskala eta prestakuntza desberdinekoek- osatuko dute.
Bilduma honen helburua ekimen eta egiteko modu berritzaileak ikusaraztea eta balioestea da, bai edukiari dagokionez, bai egiteko moduei dagokienez. Beste ekimen publiko eta herritar batzuetarako eredu eta inspirazio izan litezkeen eredu, metodologia eta praktika berritzaileak ezagutu eta ezagutarazi nahi ditugu.
Jada mapatuta dauden ekimenetako batzuk ikusteko
Deialdia ekimen berritzaileak sustatzen dituen toki erakunde orori zuzenduta dago (administrazio publikoak, erakunde pribatuak edo Euskadiko herritarren ekimenak).
ILab-en komunikazio kanalak
ILab-ek sarean antolatutako komunitate bat izan nahi du, eta era guztietako eragileei irekia egongo da. Helburu horrekin, partaidetzarako eta lankidetzarako hainbat espazio jarriko dira martxan.
Abiapuntu gisa, eta komunitatea sortzen hasteko, aldian behingo newsletter bat aktibatuko dugu, egiten diren ekintzei buruzko informazio gardena ematea helburu duena.
Gainera, ilab-ek webgunea estreinatzen du, oraingoz bertsio minimoan bada ere. Ataria proiektuarekin batera hazi eta zabalduko da datozen hilabeteetan zehar.
Newsleterraz eta webguneaz gain, ilab-ek instagrameko profil bat ere badu, eta hemen ikus dezakezu.