Sormenak eta arnasguneetatik heldutako ehunka gaztek bat egin dute Arnasetik sariak banatzeko ekitaldian, Zarautzen

Argitalpen-data: 


      Arnasa_Gara.jpg
  • Jendetza bildu da Modelo Aretoan eta txaloz zoriondu dituzte Idiazabal, Azkoitia, Ataun eta Doneztebeko gazteak, kategoria bakoitzeko irabazleak. Zarauzko bideorik onenek ere saria jaso dute Udalaren eskutik. Guztira 112 sormen lan aurkeztu dira euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako lehiaketaren aurtengo edizioan.
  • Sariak adinaren arabera banatutako hiru kategoriatan banatu dira, publikoaren sariaz gain.
  • Lehiaketaren bidez arnasguneetako gaztetxoen euskarazko sormena landu eta arnasguneetako nerabeei hizkuntza-ohituren inguruan gogoeta eragitea izan da helburua. 

Arnasetik sormen lehiaketaren bigarren edizioa helmugara iritsi da, atzo Zarauzko Modelo aretoan antolatutako sari banaketa galan. Euskararen arnasguneetako gazte ugari gerturatu da bertara, asteetan zehar egindako hausnarketetatik abiatuta egindako bideo lanen emaitza ezagutzeko irrikaz.

Aurreikuspen guztiak gaindituz, lehen edizioan jasotako lan kopurua gainditu, eta sormenezko 112 lan osatu dituzte arnasguneetan bizi diren 10-16 urte bitarteko gazteek.

Sari banaketa ekitaldia Nahia Sillero influenzerrak aurkeztuta egon da, eta besteak beste Deñe musikariaren emanaldiaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Arnasetik lehiaketan arnasguneetako ikastetxeek hartu dute parte, bai eta arnasguneetako udalerri txikietako ikasleak jasotzen dituzten zenbait ikastetxe handiagok ere. Euskararen arnasguneak euskararen ezagutza eta erabilera maila oso altuak dituzten udalerriak dira. Hizkuntza biziberritzerako funtsezkoak dira, bertan modu naturalean bizi ahal delako euskaraz, arnasgunearen inguruak euskararen transmisioa bermatzen duelako eta hizkuntzaren hedapenean ere laguntzen dutelako.

Arnasetik Arnasa Gara egitasmoak antolatutako lehiaketa da. Arnasa Gara 2019an abiatu zuten elkarlanean UEMAk, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, euskararen arnasguneak hizkuntzaren bizitasunerako duten garrantzia jendarteratzeko. Martin Aramendi, UEMAko lehendakariak nabarmendu du Udalerri Euskaldun Mankomunitatearentzat giltzarria dela “gure herriek euskararentzat duten garrantzia ikusaraztea”.

Bestalde, Paula Kasares Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk elkarlanean egindako lana goraipatu du ekitaldiaren hasieran: “Hizkuntza politika eraginkorragoa da baldin eta elkarlanean ari baldin bagara”. Egitasmoari dagokionez, Kasaresek lau alderdi azpimarratu ditu: hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa egitea, hori sormen lan baten bidez adieraztea, teknologia berriak erabiltzea, eta batez ere gazteen parte hartzea. Kasares publikoan zeuden gaztetxoei zuzendu zitzaien: “Zuek zarete lehiaketa honetan osagarririk garrantzitsuena”. Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendariak ere eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei. Zabalak azaldu du “pozik eta gogotsu” jaso dituztela lanak.      “Aurtengoan bideo sormen gehiago izan dira, eta zuen ziri eta irriekin gozatu egin dugu, arnastu dugu zuen aire berria, indartsua”.

500 euroko sariak

Zarauzko sari-banaketan, kategoria bakoitzeko lan onenek eta publikoaren sariaren irabazleek 500 euroko sariak lortu dituzte, eta sari hori trukean erabili ahal izango dute Irrisarri Land-erako sarreretan, Durangoko Azokako denda birtualean edota EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean gastatzeko. Hauexek izan dira sarituak:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailen kategorian:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila kategorian :

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailei dagokien kategorian:

Publikoaren sariari dagokionez, 1.000 lagun baino gehiagok eman dute bozka Internetez, eta boto gehien jaso dituen lana hauxe izan da:

Sari banaketa ekitaldia Zarautzen antolatu eta Zarauzko Udala galaren sustatzaileetako bat izan den heinean Zarauzko lanentzako sari banaketa berezi bat egon da. Hauek izan dira saridunak:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailen kategorian:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila kategorian :

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailei dagokien kategorian:

Gazteek egin beharrekoak

Lehiaketan hiru kategoria bereizi dira, adinaren arabera. Kategoria bakoitzean erronka bati erantzun behar izan diote.

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetako ikasleen kategorian, formatu librean azaldu behar izan dute (marrazki, olerki, bertso, bideo, abesti…) beraien herria nolakoa den, zer egin daitekeen bertan eta, garrantzitsuena, zergatik den egokia euskara maila hobetzeko. Guztira 34 lan jaso dira kategoria honetan.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. ikasmailetako ikasleen kategorian, nerabeek beraien herriko esamolde berezienak eta beraien esanahia azaldu umorezko bideo batean. Kategoria honetan 63 lan jaso dira.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. ikasmailetako ikasleen kategorian, gaztetxoei Nahia Sillero influenzerraren bideo bat eman zaie erreferentzia bezala. Nahia Silleroren bideoa ikusita bideo bat modu sortzailean garatzea izan da beraien egitekoa; euskal kultura, musika eta ekimenak balioan jarriz plan erakargarri bat proposatuz. 15 lan jaso dira kategoria honetan.

 Informazioa, argazkiak, bideoak eta gehiago, arnasagara.eus webgunean.

 

Informazio gehigarria