Bilbo 2023 XI 16
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Homeless Film Festival jaialdiaren 8. edizioan izan da gaur. Bizkaia Aretoan Bizitegiren hainbat film labur proiektatu dira (Kolore mila, Egun bat bizian; Eñaut Castagnet (Santurzine) Muga Saria; “Dena ondo doa” filma Adrián Ordoñez´en eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako ikasleek egindako film labur finalistak. Saioa Xabier Madariaga kazetariak aurkeztu du.
Homeless Film Festival jaialdiak lehen planoan jartzen du, kulturaren bidez (zinema eta antzerkia), gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen errealitatea. Jaialdi hau 2011n hasi zen Manchesterren (Erresuma Batua) eta 2016az geroztik Bizitegik Bilbon antolatzen du jaialdi hau, arte eszenikoen bidezko inklusioari buruzko herritarrentzako interes handiko jardunaldi kulturalak eratuz.
Zinemaldiak film laburrak grabatzea eta ekoiztea sustatzen du, baita baztertuta dauden pertsonekin antzezlanak sortzea eta antzeztea ere, pertsona horiek ahalduntzeko eta bizi dituzten errealitateei ahotsa emateko. Film laburren proiekzioa eta etxegabetasunari eta gizarte-bazterketari buruzko antzezlanen emanaldia bateratzen ditu Zinemaldiak.