Lanbidek 48 milioi euroko laguntzak onartu ditu enplegua sustatzeko, zentro berezietarako eta gizarteratzeko eta laneratzeko

Argitalpen-data: 


      Lanbide-PRINCIPAL-POS.png
  • Laguntzek honakoak dituzte helburu: toki-erakundeak, desgaitasuna duten pertsonak eta enplegua lortzeko zailtasunak dituztenak, kualifikazio txikikoak eta baztertuta geratzeko arriskuan edo baztertuta daudenak

Gaur, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak hainbat laguntza-deialdi onartu ditu (orotara  48 milioi euro). Laguntzek xede dute  tokiko enplegua sustatzea, baztertuta geratzeko arriskuan edo baztertuta dauden pertsonak gizarteratze eta laneratzea, bai eta Enplegu Zentro Bereziak ere.

Lehenik eta behin, 19,15 milioi euroko deialdia onartu du tokiko ekintzak abian jartzeko, zertarako eta enplegua sustatzeko. Laguntzak zuzenduta daude Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei. Eta aurreikusten da  bi ekintza-mota diruz laguntzea: batetik,  enplegua sustatzeko ekintzak. Alegia, kontratazioak sustatuko dira,  aldi baterako lan-esperientziaren bidez langabeen enplegagarritasuna handitzeko ( haien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak indartzeko);  eta bestetik, laguntzak dira tokiko enpresek Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeak merkatu arruntean kontratatu ditzaten.

Aurtengo aurreikuspena kontratu kopuru hau finantziatzea da: batetik, enplegua sustatzeko modalitateko 1.200 kontratu; eta, bestetik,  kontrataziorako laguntzen bidezko 880 kontratu. Berritasun  gisa, nabarmentzekoa da kontrataziokoen kasuan ( kontratu mugagabeez gain) artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien zein laguntzaileen iraupen mugatuko kontratuak ere diruz lagunduko direla.

Desgaitasuna duten langileak

Halaber, Kontseiluak milioi bat euroko laguntzen deialdia ere onartu du. Helburua da, Enplegu Zentro Berezietan, inbertsioak sustatzea desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko. Inbertsio bat subentzionagarria izan dadin, inbertsioa egiten duen zentroak lanpostu egonkorrak sortu beharko ditu zentroan bertan; aparte modalitate mugagabean  kontratatu beharko ditu desgaitasuna duten pertsonak (langabeak eta Zerbitzu Publikoetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuak); gainera, aldi baterako edo iraupen jakineko kontratuak  (prestakuntzakoak barne) kontratu mugagabe bihurtu beharko ditu. Diru laguntza jaso ahal izateko, zentroak gutxieneko inbertsio-ahalegina egin behar du. Horretarako, baliabide propioekin finantzatu beharko du diruz lagun daitekeen guztizko gastuaren % 30 gutxienez (gehienez 100.000 euro).

Deialdi hori 2021ean egin zen lehen aldiz, eta milioi erdi euroko zuzkidura izan zuen. Ondoren,  2022an, milioi batera zabaldu zen. Orotara, 21 eskaera jaso ziren, eta horietatik 16 diruz lagundu ahal izan ziren. Horri esker,  guztira, 118 kontratu mugagabe sortu ziren. Aurten, 2023an, milioi bat euroko partida mantenduko da. Aurreikusten da 20 eskaera jasoko direla; eta horiek 83 kontratu sortuko dituztela.

Ildo beretik, Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateentzako laguntzak onartu dira. Unitate horiek talde multiprofesional gisa eratzen dira, eta, hainbat funtzioren garapenaren bidez, desgaitasuna duten langileek laneratzeko oso zailak diren Enplegu Zentro Berezietan dituzten oztopoak edo oztopoak gainditzen laguntzen dute. Adibidez, garuneko paralisia, gaixotasun mentala edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisiko edo sentsoriala dutenak lanpostu batean lanean hasteko prozesuan, bai eta lanpostu horretan jarraitzeko prozesuan ere. Pertsona horiek gizartean erabat integratzeko funtsezko bidea da. Aurtengo partida 5,5 milioi eurokoa izango da. 2022an 5 milioi euro bideratu ziren, kreditua osorik agortu zen, eta 4.709 pertsonari eman zitzaien laguntza.

Gizarteratzea eta laneratzea

Gaur  beste laguntza-deialdi bat ere onartu da,  laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko. Enpresok helburu dute lan-merkatu arruntean sartzea ahalbidetzea pertsona hauek: egoera ahulenean dauden kolektiboak, baztertuta daudenak edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenak (gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu baten bidez).  Deialdi honek 12,3 milioi euroko zuzkidura du, eta jasotzen diren eskaeren arabera handitzeko aukera dago. Aurreikuspenen arabera, 2022aren antzeko zifrak lortuko dira; orduan, 306 laneratze-lanposturi eta 131 laguntza-teknikariri buruzko 43 eskaera jaso ziren (11,2 milioiko hasierako zenbatekoarekin), eta 3 milioi gehiago gehitu behar izan ziren.

Era berean, Lanbideko Administrazio Kontseiluak argi berdea eman dio 5 milioi euroko zuzkidurari, laneratzeko eta berrikuntza soziolaboraleko proiektu bereziak garatzeko, lana lortzeko zailtasunak dituzten langile landunentzat eta langabeentzat, bai eta horiei eusteko ere.

Prestakuntza eta aktibazio soziolaborala

Bestalde, HEZIBI programa berretsi da, gazteentzako prestakuntza eta txandakako lana sustatzeko. Lanbide Heziketako ikasleei eta gazte langabeei zuzenduta dago, beren gaitasun profesionalak hobetu nahi badituzte,  titulu bat lortuz, enpresan ordaindutako jarduerarekin txandakatuta, enpresen beharrak langileek eskuratutako gaitasunetara egokitzen lagunduz. Programa 2012an jarri zen martxan (216.000 euroko zuzkidurarekin). Handik geroztik, programa urtez urte hazten joan da (pandemiak eragindako aldian izan ezik).  2023an 3 milioi eurora iritsi zen;  hau da, 2022an 782 kontratu diruz lagundu zirenean esleitutakoaren bikoitza.

Gainera, lehen aldiz kudeaketa-gomendio bat onartu da Lanbideren eta Hezkuntza Sailaren artean, EAEko lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduran parte-hartzaileen prestakuntza osatuko duten prestakuntza-ekintzak egiteko (orotara 500.000 euro). Helburua da  profesionaltasun-ziurtagiriak edo horiei lotutako gaitasun-unitateak osatzea.

Azkenik, argi berdea eman zaio 2023-2025 aldian kualifikazio txikiko gazte langabeak gizartean eta lanean aktibatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko diru laguntzen deialdiari ( 1,6 milioi euro).  Jaso ahal izango dituzte 16 eta 25 urte bitarteko pertsonek, baldin eta DBH lortu ez badute eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak egiteko aukerarik ez badute, eta, gainera, enplegu-zerbitzu publiko batean izena emanda badute.

Informazio gehigarria