Eusko Jaurlaritzak lehentasunen erdigunean jarri du gazteen emantzipazio-adina aurreratzea, eta 2030ean EB-27ko batez besteko mailan jartzea (%50,6)

Argitalpen-data: 

Espainiako Gazteriaren Kontseiluko Emantzipazio Behatokiak argitaratutako txostenak gazteen emantzipazio-ibilbideetan eragiten duten faktoreak jasotzen ditu Estatu osorako.

Eusko Jaurlaritzak, Gazteen Euskal Behatokiaren eta Eustaten azterlan eta datuenbidez, eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin duen elkarrizketa zuzen eta etengabearen bidez, erabat jabetzen da Euskadin gazteek emantzipatzeko duten adinaatzeratu egiten dela. 2021ean, Euskadin, emantzipatzeko batez besteko adina 29,7 urtekoa zen, Europako batez bestekoa baino hiru urte beranduago.

Gazteen emantzipazioa gauzatzerakoan errealitatea eta problematikak ezagutzeari esker, bi ekimen garrantzitsu antolatu dira. Lehenik eta behin, 2022ko otsailean Gazteen Legea onartu zen, eta horren hiru ardatz nagusietako bat gazteen emantzipazio-adina aurreratzea da.

Bigarrenik, joan den martxoaren 21ean, Gobernu Kontseiluak "Gazteen emantzipazioa bultzatzeko 2030erako Euskal Estrategia" onartu zuen. Horren arabera, lehen mailako lehentasuna da emantzipazioa bultzatzea.

Estrategiaren helburua da 2030ean 25-29 adin-tarteetako gazteen emantzipazio-tasa %50ean kokatzen laguntzea, EB-27ko batezbestekoarekin (50,6) eta 30 eta 34 adin-tartekoekin (%75) berdinduta.

Estrategiak gazteen emantzipazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren esku-hartzea kontzentratuko duten bost eremu estrategiko identifikatzen ditu:

- Enplegua: Trebakuntza sustatzea, enplegua sustatzea eta sortzea, eta enpleguaren kalitatea hobetzea.
- Etxebizitza: Etxebizitza eskuratzea erraztea, batez ere alokairuan.
- Errenta: Gazteen errenta erabilgarria hobetzen laguntzea.
- Kohesioa: Belaunaldi barruko kohesioa sustatzea kalteberatasun-egoeren aurrean.
- Erresilientzia: emantzipaziorako eta harenbaldintza eta ibilbideetarako kultura-eraldaketa bultzatzea.

Ardatz horietako bakoitzari bi proiektu traktore lotzen zaizkio. Horietako bat Emanzipa programa da. 2024an, hilean 300 euroko laguntza artikulatzea ahalbidetuko du, bi urtez, 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 25 eta 29 urte bitarteko gazteentzat.

Ekimen garrantzitsua da, zalantzarik gabe, baina garrantzitsuena da ez dela ekimen isolatu bat. Belaunaldi gazteekin autonomia- eta bizitza- eta familia-proiektuak eraikitzeko prozesuetan lankidetzan aritzera bideratutako neurrien ekosistema baten parte da.

Bi urtetan, hilean 300 euroko laguntza emango zaie 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, eta, horrezgain, honako laguntza hauek ere emango dira: hilean 200 euro seme-alaba bakoitzeko, hiru urtera arte; Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak, hilean 300 eurora iritsbaitaitezke; Haur Eskolen 0-2 urteko etapa doakoa izatea; ondorengoengatiko zerga-kenkariak; edo bateragarritasunaren arloan indarrean dauden neurriak.

Eta horrekin batera, enplegua eta enplegurako prestakuntza sustatzeko neurrien multzoa, Gazte Enpleguaren Talka Planaren bidez, edo kohesioa sustatzeko eta bazterkeria prebenitzeko neurrien multzoa, DSBEa edo Trapezistak Programa eskuratzeko adina aurreratuz.

Azken batean, Eusko Jaurlaritzak lehentasunen artean jarri du gazteen emantzipazio-adina aurreratzea, eta horretarako tresna espezifikoeta aitzindari batzuk eratu ditu.

Informazio gehigarria