- Neurriak Euskalmetek gaurtik hasi eta datozen egunetarako egindako iragarpenei erantzuten die
- Larrialdi-zerbitzuak egoeraren etengabeko jarraipena egiten ari dira
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdiei Aurregiteko Bidearen (LABI) alerta fasea deklaratu du, tenperatura handien ondorioz, gaurtik hasi (asteartea) eta hurrengo egunetarako. Izatez, Euskal Autonomia Erkidegoko puntu batzuetan 40°C-tik gorako tenperaturak izatea aurreikusten duten Euskalmet-en iragarpenei erantzun nahi zaie.
Alerta fasean, besteak beste, egoeraren etengabeko jarraipena egin behar da, eta aurreikusten ez diren baina inguruabarrak ikusita, bilakaera txarraren ondorioz, sor daitezkeen larrialdi-egoerei erantzun behar zaie.
Egoeraren etengabeko jarraipena egiteaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Larrialdiei Aurregiteko Bidearen (LABI) alerta faseak berarekin dakar:
Garrantzizkoa izan daitekeen informazioa ematea, jardun behar duten zerbitzuei ez ezik, herritarrei ere bai.
Efektiboak hurbiltzeko edo birkokatzeko mugimenduak egitea.
Larrialdi fasean beharrezkoak izan daitezkeen prozedurak, baliabideak eta bitartekoak egiaztatzea, batez ere ohikoak ez diren agertokietan.
Gomendatzen da iragarpenen eguneratzeak jarraitzea Euskalmeten web-orriaren bidez (www.euskalmet.euskadi.eus), Twitter kontuaren bidez (@Euskalmet) edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta hartzearen bidez. Larrialdi kasuan, deitu 112 telefonora.