Eusko Jaurlaritzak Konstituzio Auzitegiaren aurrean defendatuko du gaikuntza nazionala duten tokiko funtzionarioak egonkortzeko prozesuetan duen eskumena

Argitalpen-data: 


      Azterketak toki erakundeetako funtzionarioak
  • Auto batean ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Konstituzio Auzitegira eraman du auzia, bere konstituzionaltasuna berrikus dezan
  • Udal idazkariak, diruzainak eta kontu-hartzaileak egonkortzeko hautaketa prozesuekin aurrera jarraituko duela berretsi du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak

Ezerk ez dio eragozten Eusko Jaurlaritzari gaur egun garatzen ari diren toki-administrazioetako gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak egonkortzeko prozesuekin jarraitzea. Ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) administrazioarekiko auzien Salaren azken autoak ere, zeinean Konstituzio Auzitegiari (TC) eskatzen dio berrikus dezala euskal erakundeek udal idazkariak, kontu-hartzaileak eta diruzainak hautatzeko eta izendatzeko prozesuak garatzeko eskumena aitortzen dieten legeen konstituzionaltasuna.

Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak eskatuta, EAEko Auzitegi Nagusiaren salak Konstituzionalari helarazi dio auzia, euskal erakundeek, Estatuko administrazioaren ordez, prozesu horiek garatzeko aukera ematen duten oinarrizko bi legeen konstituzionaltasunari buruz erabaki dezan.

Batetik, 2022rako Estatuko Aurrekontuen Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea eguneratu zuena, Euskadiri gaikuntza nazionala duten udal funtzionarioen zerrenda emateko. Alderdi Popularrak (PP) eta Voxek ere arau horren aurkako errekurtsoa aurkeztu dute Konstituzio Auzitegian, eta bertan ezartzen denez, gaikuntza nazionala duten toki-funtzionarioei dagozkien ahalmenak Euskadik hartuko ditu bere gain, araudi autonomikoak ezartzen duen moduan. Bestalde, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/21 Legea ere errekurritu da.

Ekintza judizial berri horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak berretsi du egonkortzeko hautaketa prozesuek normaltasunez jarraitzen dutela, eta bere eskumena defendatzen du, toki entitateetan hutsik dauden plazetan jardunez. Era berean, berretsi egin du Administrazioko bitartekotasunarekin amaitzeko konpromisoa, eta baita euskarekiko konpromisoa ere, zehazki, toki-erakundeek finkatu beharreko lanpostu bakoitzari Hizkuntza eskakizuna esleitzeari dagokionean.

Informazio gehigarria