Eusko Jaurlaritzak ETEentzako 83 laguntza-programa aurkeztu ditu 600 milioi euro baino gehiagorekin enpresen dinamismoari eusteko

Argitalpen-data: 

  • ETEentzako 2023 Laguntza Planak enpresei laguntzen die kalitatezko enpleguaren sorrera dinamizatzen eta zailtasunak zailtasun dinamikoa dela frogatu den euskal ekonomiaren lehiakortasunari eusten
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak trantsizio digitalean, energetikoan eta ingurumenekoan aurrera egin nahi du proiektu eraldatzaileekin (I+G+b inbertsioaren % 70) eta arreta berezia jartzen du deskarbonizazioan
  • Otsailaren 24an, 27an eta 28an informazio-jardunaldi telematikoak egingo dira eta enpresek programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte. Dagoeneko 1.600 enpresa baino gehiago daude izena emanda

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik  ETEentzako 2023 laguntza-plana aurkeztu dute gaur goizean. 600 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, planak 83 programa biltzen ditu, 12 arlo tematikotan diseinatuak, euskal enpresen dinamismoari eusteko, zailtasunak zailtasun, aberastasuna eta enplegua sortzea helburu.

Laguntza horien kudeaketaz arduratzen diren sozietate guztien (EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA, ELIKA)  nahiz SPRIren, Basque Trade & Investment-en eta Arrisku Kapitaleko Sozietatearen lana eta ezagutza, Sailak koordinatuta, euskal enpresa-ehunak harrera eta erantzun bikaina eman dien programetan islatzen da.

Eusko Jaurlaritzak azken asteotan azpimarratu bezala, aurrekontua eta, zehazki, gaur aurkezten den ETEentzako Laguntza Planera bideratutakoa, “benetako tresna da edozein sektoretako euskal enpresei azken urteotan jasaten ari diren ziurgabetasunari aurre egiten laguntzeko, baina, batez ere, enplegua eta aberastasuna sortzen jarraitzeko, beharrezko trantsizio digitalak, energetikoak eta ingurumenekoak dinamizatzeko eta euskal ekonomia eredu inklusibo eta jasangarrian oinarrituta suspertzeko”.

Enpresa txiki eta ertainek, enpresa handiek, startupek eta nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetako pertsonek eta enpresek proiektu eraldatzaileak babesten dituzten laguntzak izango dituzte 2023an. Aurrekontuaren % 70, zehazki 413.611,315 milioi euro, I+G+b Teknologiako eta Trantsizio Energetikoko programetara bideratzen da.

Deskarbonizazioaren bultzadak ere indarra hartu du euskal ekonomian, % 20 hazi baitzen 2005 eta 2019 urteen artean, eta, aldi berean, isuriak % 27 murriztea lortu zuen. Zehazki, EAEko industriak % 48 murriztu ditu isurketak 2005 eta 2020 arte bitartean. Deskarbonizaziorako laguntzak zeharka ageri dira programa askotan, eta horietako batzuk berriak dira.

Laguntzak osatzeko ekarpen garrantzitsuak egin dira inbertsioetan, besteak beste eremu hauetan: industriaren garapena, elikagaien industria eta internazionalizazioa.

Laguntza-plan hori, aurten ere, katalogo digital  batean eta inprimatutako bertsioan aurkezten da, eta 12 jarduera-eremutan banatutako 83 programa eta zerbitzu biltzen ditu. Bertan, honako hauek deskribatzen dira: laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, bere deskribapena eta helburua, laguntza bideratzen zaion onuradun mota, argitalpenaren gutxi gorabeherako data, Jaurlaritzaren Zuzendaritza eta/edo sozietate arduraduna, baita web esteka bat ere, laguntzaren eskaera egiteko eta erregulatzen duen informazio eta araudi guztia eskuratzeko.

Hamabi eremuak honako hauek dira: I+G Teknologia, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa eta Itsasertzeko Eremuan, ETEak Lehen Sektorean, Elikagaien Industria, Bioekonomia, eta Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena.

Informazio-jardunaldiak

Arantxa Tapiak eta Aitor Urzelaik dirulaguntzen katalogo osoa erakutsi dute gaurko aurkezpenean, eta datorren otsailaren 24an, 27an eta 28an egingo diren jardunaldien berri eman dute. Jardunaldi horietan, enpresek laguntza-lerro bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, eta beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu.

Otsailak 24, Teknologia, Berrikuntza eta Ekintzailetza: Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek, bere arloko zuzendariekin batera, ikerketa, berrikuntza, eraldaketa digital eta ekintzailetzako programak azalduko ditu. Helburua da Euskadik Europako berrikuntza-gune gisa duen posizioa sendotzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan diharduten nazioarteko startupen ekosistema traktore gisa kokatzea.

Otsailak 27, Industria, Energia eta Ingurumena: Industriako sailburuorde Mikel Amundarainek eta Ingurumeneko sailburuorde Amaia Barredok, saileko beste arduradun batzuekin batera, garapen industrialerako, internazionalizaziorako, efizientzia energetiko eta berriztagarrirako eta ingurumenerako laguntzak aurkeztuko dituzte. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40ra iristea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea.

Gainera, berotegi-efektuko gasen emisioa % 30 murriztea, hondakinen sorrera murriztea eta horien balioespena eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezartzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea da helburua, biodibertsitatea hobeto defendatzeko eta errespetatzeko.

Otsailak 28, Lehen Sektorea eta Landa eta Itsasertzeko Garapena: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak aurkeztuko ditu. Programa horien bidez, Euskadin elikagaien ekoizpena handitu nahi da, eta lurraldeen arteko oreka handiagoa bermatu, landaguneetan eta itsasertzean bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea emanez.

Jardunaldi horietako edozeinetan izena emateko esteka hau erabil daiteke: https://agenda.spri.eus/laguntzak/

 

 

2023 programaren zifra batzuk

Planak 83 laguntza-programa eta 590.873.308 euroko hasierako inbertsioa jasotzen ditu.

Hona hemen zifra nagusien xehetasuna:

Teknologia eta I+G atalak 208.295.000 euroko laguntzak batzen ditu, eta horiei Eraldaketa Digitaleko 21.875.000 euroak, Berrikuntzako 6.490.000 euroak eta Ekintzailetzako 4.500.000 euroak gehituta, 241.160.000 euro dira I+G+b proiektuak bultzatzeko.

Enpresa txiki eta ertainentzako Trantsizio Energetikorako laguntzak 191.774.708 eurokoak dira aurten eta, Ekonomia Zirkularrerako programetako 7 milioiak eta Bioekonomiarako 2.9 milioiak gehituta, 201.674.708 euro dira guztira.

Industriako inbertsioetarako aurreikusitako programa garrantzitsuak ere nabarmentzen dira: 61.5 milioi Industria Garapenerako eta 20.103.600 euro Internazionalizaziorako.

Bestalde, landa eta itsasertzeko eremuan ekonomia eta enplegua sustatzeko honako partida hauek daude:

  • Elikagaien Industriarako laguntza 39.680.000 €
  • ETEak Lehen Sektorea 21.655.000 €

 

 

Programa

Euro

TEKNOLOGIA I+G

Hazitek

90.000.000,00

 

Emaitek Plus

68.000.000,00

 

Elkartek

39.000.000,00

 

Azpitek

5.625.000,00

 

Bikaintek

5.670.000,00

 

guztizkoa

208.295.000,00

     

BERRIKUNTZA

Innobideak-Innokonexio

2.940.000,00

 

Hazinnova

2.700.000,00

 

BDIH Konexio

850.000,00

 

guztizkoa

6.490.000,00

     

EKINTZAILETZA

Ekintzaile 1

1.700.000,00

 

Ekintzaile 2

1.000.000,00

 

Barnekintzaile

800.000,00

 

Bind 4.0

850.000,00

 

Basque Funtsa

0,00

 

Aurrera

0,00

 

Erronkak 2030

150.000,00

 

guztizkoa

4.500.000,00

     

ERALDAKETA DIGITALA

Adimen Artifizial Aplikatua Programa

3.000.000,00

 

Banda Zabal Ultralasterra Programa Enpresentzat

200.000,00

 

5G Enpresariala Programa

2.300.000,00

 

Smart Industry 4.0

1.400.000,00

 

Industria Digitala Programa

6.100.000,00

 

Zibersegurtasun Industriala Programa

3.500.000,00

 

Konpetentzia Digital Profesionalak Programa (Ikanos)

1.500.000,00

 

BAIT/IT Txartela Ziurtagirien Zerbitzua

730.000,00

 

"Mikroenpresa Digitala Inplantariak" Zerbitzua

450.000,00

 

Mikroenpresa Digitala Prestakuntza Zerbitzua

300.000,00

 

"Enpresa Digitala" Zentroen Zerbitzua

1.555.000,00

 

"Barnetegi Teknologikoa" Zerbitzua

40.000,00

 

Kloud Programa

800.000,00

 

Metaposta Zerbitzua

0,00

 

guztizkoa

21.875.000,00

     

GARAPEN INDUSTRIALA

Indartu

12.000.000,00

 

Gauzatu Industria

28.000.000,00

 

Renove Smart Industry

5.000.000,00

 

Bideratu Berria

1.000.000,00

 

Lortu

500.000,00

 

Baskeep

0,00

 

Deskarbonizazioa Industrian

15.000.000,00

 

guztizkoa

61.500.000,00

     

ENERGIA-ERALDAKETA

Efizientzia Energetikoa Sektore Industriala

61.000.000,00

 

Moves III

32.936.274,00

 

Autokontsumoa eta Biltegiratzea Energia Berriztagarrien Iturriekin, eta Sistema Termiko Berriztagarriak Ezartzea Bizitegietan

66.784.314,00

 

PREE 5000

1.554.450,00

 

Garraio Flotak Eraldatzea

6.420.212,00

 

Energia Berriztagarri Termikoak

7.779.254,00

 

Itsas Energiak

2.500.000,00

 

Alojamendu Enpresa Turistikoen Efizientzia Energetikoko Proiektuetarako Laguntzak

3.800.204,00

 

Energia Efizientziarako, Energia Berriztagarrietarako eta Mugikortasun Eraginkorrerako Laguntzak

4.000.000,00

 

Energia Auditoria Integralak ETEetan

5.000.000,00

 

guztizkoa

191.774.708,00

     

INTERNAZIONALIZAZIOA

Gauzatu Internazionala

5.000.000,00

 

Zabaldu

2.500.000,00

 

Sakondu

1.800.000,00

 

Elkartu

500.000,00

 

Pilotu

300.000,00

 

Beint Internazionalizazio Bekak

4.500.000,00

 

Training Mugikortasun Globalerako Bekak

5.503.600,00

 

guztizkoa

20.103.600,00

     

EKONOMIA LANDAKO ETA ITSASERTZEKO EREMUAN

Leader

5.100.000,00

 

guztizkoa

5.100.000,00

     

ETEak LEHEN SEKTOREA

Arrantza Sektorearen eta Akuikulturaren Modernizazioa

16.800.000,00

 

Arrantza Guneen Garapenerako Laguntzak

1.500.000,00

 

Itsasoratu

105.000,00

 

Animalia Ongizatearen Ziurtagiria

200.000,00

 

Ekoizpen Ekologikorako Trantsizioa

300.000,00

 

Handitu Innova

2.500.000,00

 

Elkarteak Nekazaritza

250.000,00

 

guztizkoa

21.655.000,00

     

ELIKAGAIEN INDUSTRIA

Lehiatu Inbertsioa

15.700.000,00

 

Handitu

9.500.000,00

 

Lehiatu Sustapena

600.000,00

 

Interbentzio Sektoriala Ardoa Inbertsioa

0,00

 

Ardoa INB

750.000,00

 

Interbentzio Sektoriala Ardoa Sustapena

0,00

 

Interbentzio Sektoriala Frutak eta Barazkiak

480.000,00

 

Gastrobikain

700.000,00

 

Kalitate Erregimenak

750.000,00

 

Nekazaritza eta Basogintzako Ekoizpen Elkarteak

700.000,00

 

Elikagaien Elkarteak

100.000,00

 

Kooperatu

500.000,00

 

Onekin

750.000,00

 

Berriker I+G+b Laguntzak

3.200.000,00

 

Lankidetza

1.500.000,00

 

Digitalizazioa Elikagaiak

2.000.000,00

 

Ikertalent Bekak

1.950.000,00

 

Sendotu

500.000,00

 

guztizkoa

39.680.000,00

     

BIOEKONOMIA

Bioekonomia

2.900.000,00

 

guztizkoa

2.900.000,00

     

EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INGURUMENA

Ingurumen Proiektuetarako Laguntzak

5.000.000,00

 

Ekonomia Zirkularreko Berrikuntzarako Laguntzak

1.000.000,00

 

ETE Zirkularra

1.000.000,00

 

guztizkoa

7.000.000,00

     

GUZTIZKOA

 

590.873.308,00