Eusko Jaurlaritzak 4,8 milioi eurorekin finantzatuko ditu Vitoria-Gasteizko Principal Antzokiko eraberritze lanak (Gobernu Bilera 2023-08-29)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo.jpg

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu duenez, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena Principal Antzokiaren eraberritze lanetara 4,8 milioi eurokoa izango da, hau da, %40ko bere parte hartzearen araberakoa. Guztira, antzokiaren berritze lanek 12 milioi euroko aurrekontua izango dute eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko udalak sinatutako lankidetza hitzarmenaren araberakoa izango da bakoitzaren ekarpena. Eusko Jaurlaritzaren ekarpena %40koa izango da (4,8 milioi euro) eta Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko udalarena %30ekoa ( bakoitzak 3,6 milioi euro).

Gaur onartutako dirulaguntza zuzena 2023-2025 epealdirako izango da eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpena honela banatuko da:

· 2023. urtean 120.000 euro

· 2024. urtean 2.340.000 euro

· 2025. urtean 2.340.000 euro

Principal Antzokia

Teatro Principal Antzokia 1918ko abenduaren 18an inauguratu zen “Teatro Nuevo” izenarekin eta monumentu kategoriarekin inskribatutako kultura ondasuna da 1999ko otsailetik. Luzaroan zine-areto gisa ere erabili zen. 1992. urtean zaharberritu zen eta gaur egun arte eszenikoekin erlazionatutako mota guztietako ia 160 ikuskizun jasotzen ditu urtero.

Informazio gehigarria