Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 13,8 diskriminatuta sentitu da noizbait bere orientazio sexualagatik edo bere identitate sexualagatik

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 17an Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero, 2004tik hona. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak identitate edo orientazio sexualagatik bizi izandako diskriminazioari buruzko datu batzuk aurkeztuko ditu.

2022an, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 13,8k adierazi zuen bizi izan zuela bere orientazio sexualagatik edo bere identitate sexualagatik diskriminatuta sentitu zen gertakariren bat.

Beren identitate edo orientazio sexuala dela eta, diskriminatuta sentitu diren gertakariren bat bizi izan duten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak (%)

Ehuneko hori handixeagoa da gizonen artean emakumeen artean baino (% 15,2 eta % 12,2, hurrenez hurren).

Bestetik, beren identitate edo orientazio sexualagatik diskriminatuta sentitu direnen artean, gehienek beren itxura fisikoagatik ere diskriminatuta sentitu direla adierazi dute (% 64,2), itxura fisikoagatik noizbait diskriminatuta sentitu diren gazte guztien batez bestekoa (% 40,0) baino hogei puntu gehiago.

Guztira, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 8,8k lehen pertsonan bizi izan du identitate edo orientazio sexualagatiko eta itxura fisikoagatiko diskriminazio bikoitza.

“Genero-berdintasuna” Garapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren 5. helburua da.

arapen Jasangarrirako Helburuen 2030 Agendaren 5. helburua