Euskadik 80 milioi jaso ditu Next Generation funtsetatik Jasangarritasun Turistikoko Planen bidez

Argitalpen-data: 


      pstd_2023__15_.jpg
  • Helmugako hirugarren eta azken Jasangarritasun Turistikoko Plana onartu zen atzo, eta Euskadik dagoeneko 80 milioi jaso ditu turismorako Next Generation funtsetatik
  • Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko hirugarren Lurralde Planak 19,5 milioi euro ditu 10 proiektutarako

 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Helmugako Jasangarritasun Turistikoko hirugarren Lurralde Plana aurkeztu du gaur, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Aroa Jileterekin batera. Plana atzo onartu zen Turismoaren Konferentzia Sektorialean, eta 19,5 milioi euroko zuzkidura du euskal turismo-sektorerako

Jasangarritasun Turistikoko Plan horiek sektore turistikoaren modernizazio- eta lehiakortasun-planean edo Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 14. osagaian jasotako inbertsio garrantzitsuena dira, eta 3.400 milioi euroko zuzkidura dute turismoaren sektoreari zuzendutako inbertsio zuzen eta espezifikoetarako. 

Euskadiko hirugarren Lurralde Planak 2 ildo desberdin ditu. Alde batetik, helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planekin (9 proiektu daude) eta, bestetik, Eguzki eta Hondartzako Plan Turistiko Nazionalaren parte izango den proiektuarekin. Euskadik guztira 80 milioi jaso ditu 3 deialdi horietan, Jasangarritasun Planena eta hainbat gaitako Plan Nazionalena (Xacobeo Plan Nazionala, Enogastronomia Plan Nazionala, Eguzki eta Hondartza Plan Nazionala eta Turismo Urdinarena). 

Jasangarritasun turistikoko plan horien helburua helmugetan eragin eraldatzailea sortzea da, 4 ardatzetan oinarrituta: trantsizio berdea eta jasangarria, eraginkortasun energetikoa hobetzea, eraldaketa digitala eta lehiakortasuna.

2023ko Euskadiko Lurralde Planak jasangarritasun turistikoko 10 proiektu biltzen ditu, 19,5 milioiko zuzkidurarekin, eta honako proiektu hauek hartzen dituzte barne: Gorbeia, Añanako Gatz Harana, Geoparkea, Arabako parke naturalak, Irugurutzeta, Bermeo, Enkarterri-Meatzaldea, Sestao eta Oñati. Horiez gain, Uribarri Ganboako proiektua dago, Eguzki eta Hondartza Plan Nazionalaren barruan. 

Sailburuak eskerrak eman dizkie proiektu horien ordezkariei eta turismoaren sektoreari egindako lanagatik eta ahaleginagatik. “Lankidetzari eta jarduera horien banaketari esker, lurraldea gehiago egituratzen da eta tokiko garapenean eragina du tradizio turistiko txikiagoa duten udalerrietan. Horrela, planak bat datoz  turismo jasangarriaren ereduarekin, eskaintzaren aniztasunean, lurraldeko fluxuen mugimenduan, desestazionalizazioan eta egonaldiaren luzapenean oinarrituta”. 

 

 

Informazio gehigarria