Europako Batzordeak "arrakastatsutzat" jo du Itelazpi elkartearen lana ingurumen kudeaketaren arloan

Itelazpi_antenas.png

2023-01-13

  • Erkidegoko organoak Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak bere 200 irrati-komunikazio zentroen kudeaketa ‘berdean’ egindako ahalegina eta ekarpena nabarmendu ditu
  • Itelazpiren lana irrati eta telebista seinaleak eramateko zerbitzuak ematea da

Europako Batzordeak Itelazpik ingurumenaren arloan egindako lana aitortu du eta “arrakastatsutzat” jo du. Erakunde komunitarioak euskal elkarte publikoaren aipamen zabala egin du bere webgune ofizialean. Bertan, Itelazpik 200 telekomunikazio zentro baino gehiagoren sarea kudeatzeko egiten duen ahalegina eta egiten duen ekarpena nabarmentzen dira.

Ingurumen kudeaketaren ikuspegitik, Itelazpik egindako lana eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoa nabarmendu Europar Batasuneko organoak, auditoretzen bidez egiaztatuta. Matxalen Lauzirikak, sozietatearen zuzendari nagusiak, positibotzat jo du Itelazpik bere jardueraren garapenean ingurumenaren alde egindako apustua: "Ahalegin handia egin dugu energia eraginkortasuneko teknologiak, kontsumo alternatiboa, ingurumen inpaktuaren azterketak, hegazti fauna babesteko ekintzak edo erosketa ‘berdea’ ezarriz. Lauzirikak, gainera, azpimarratu du Itelazpik hamar urte baino gehiago eman dituela EMASen (Europar Batasuneko borondatezko arauditik datorren ingurumena kudeatzeko tresna) ziurtatuta.

Itelazpik Zamudion du egoitza, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzari atxikitako sozietate publikoa da, telekomunikazio publikoko azpiegituren sarea kudeatzen duena. Sozietate honi esker, gizarteak zerbitzuak jasotzen ditu irrati-komunikazioko emisio zentroen bidez. Irrati eta telebista seinaleak eramateko zerbitzuak eta komunikazio publikoko zerbitzuak ematea da bere zeregina.

Instalazio horiek, gehienak, ingurune naturalean daude eta, horregatik, Itelazpiren ahalegin nagusia azpiegitura horien inpaktua ahalik eta gehien murriztea da, betiere dauden ingurune naturalean integratu ahal izateko. Horren guztiaren helburua da sare iraunkorrago bat lortzea, erregai fosilekiko mendekotasuna murriztu eta energia alternatiboak sortzeko iturriak gehitzeko.