Emalan Plus programa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK 2023KO OTSAILAREN 21ERA ARTE

Zer da Emalan PLus II? 

Laneratzen laguntzeko programa integrala, lanpostu teknikoetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakume langabeei zuzendua.

Laneratzen laguntzeko programa integrala, lanpostu teknikoetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakume langabeei zuzendua.

Nori zuzenduta dago?

Gehienez ere 30 emakume hautatuko dira langabezian edo enplegu hobekuntzan, 50 urtetik gorakoak eta Bizkaian erroldaturik daudenak.

30 emakume horiek esperientzia frogatua izan beharko dute erantzukizuneko lanpostu kualifikatuetan, hau da, zuzendaritzetan, burutzetan, erdi mailako kargudunetan, baita edozein espezialitatetako lanpostu teknikoetan ere.

Pertsona proaktiboak bilatzen dira, proiektuarekin motibatuko direnak eta erabateko inplikazioa dutenak lana bilatzeko bide luzea egiteko.

Zer eskaintzen du Emalan Plus programak?

EMALAN PLUS II programak enplegurako laguntza integrala eta intentsiboa eskainiko dio parte-hartzaile bakoitzari, jarraian zehazten diren jarduketen bidez, programak irauten duen 8 hilabeteetan:

  • 1.JARDUERA: Lana aktibatzea, trebetasun pertsonalak garatzea eta lan orientazioa: banakako eta taldeko aldizkako saioen bidez.
  • 2.JARDUKERA: Jarraipena eta laguntza pertsonalizatua lana bilatzeko ibilbideetan eta egiten dituzten hautapen prozesuetan, lan kontratua itxi arte.
  • 3.JARDUERA: Bizkaiko enpresen enpresa-azterketa eta hautagaien sustapena.

Lankidetzak:

Emalan Plus II programak lankidetza publiko-pribatuaren aldeko berriro apustua egin du; hori dela eta, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin batera jarri da abian, konfederazio hau Bizkaiko enpresa-ehunean eragilerik adierazgarriena baita. FVEM, AVEQ, CECOBI eta ASCOBI sektore-elkarteekin batera, CEBEKek ondo ezagutzen ditu enpresek lurralde horretan dituzten lanbide-profilen beharrak eta programa enpresetara hurbilduko dute, ekintza ezberdinen bidez, parte-hartzaileen laneratzea bilatuz.

Laneratzeko prozesuetan adituak diren aholkularien programan ere parte hartzen dute eta parte hartzen duten pertsonei laguntza integrala emango diete.