Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren Legearen prozedurak zehazten dituen DSBEren Erregelamenduaren Dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2023-11-21)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg
  • Lanbidek banan-banan emango die aplikazioaren ondorioen berri prestazioa jasotzen duten pertsona guztiei, urtarrilaren 1ean indarrean jarri aurretik

Gobernu Kontseiluak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua onartu du. Dekretu horrek Eusko Legebiltzarrak onartutako 14/2022 Legean araututako prozedurak arautzen ditu, eta tresna teknikoak ezartzen ditu segurtasun juridikoa bermatzeko, prestazioa eskuratzeko erraztasunari eusteko, interesdun guztien berdintasuna bermatzeko, eta DSBEren kudeaketan eta kontrolean eraginkortasuna eta zorroztasuna lortzeko.

Dekretu hori zen premiazkoena Legea garatzeko, eta Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak urtebete baino gutxiagoan helarazi dio Gobernu Kontseiluari, 2008ko Legea arautzen zuen Erregelamendurako behar izan zen denboraren erdia, pertsona eta erakunde interesdun guztien alegazioak jaso ondoren. Haren edukiak dagoeneko azaldu dira gizarte-zerbitzuekin, hirugarren sektorearekin eta Lanbideko teknikariekin egindako informazio-saio batean. Onartu ondoren, beste saio batzuk egingo dira Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoetan, eta jakinarazpen indibidualizatuak egingo zaizkie, hizkera errazean, prestazioa jasotzen dutenei, jakin dezaten nola eragingo dien indarrean sartzen denetik, 2024ko urtarrilaren 1erako aurreikusitakoa, aurrekontu-proiektuan aurreikusitako zenbateko berrien aplikazioarekin bat etorriz.

Legebiltzarrak joan den abenduan onartutako Legean jasotako aurreikuspen asko aplikatu ahal izan badira ere, hala nola genero-indarkeriaren 232 biktimari, bederatzi salerosketaren biktimari eta bost sexu-esplotazioaren biktimari, baita 218 errefuxiaturi ere, sarbidea erraztu dietenak, beste gai batzuk garatu behar ziren eraginkorrak izan zitezen. Horietako batzuk honako hauek dira: 18 urtetik gorako eta 23 urtetik beherako pertsonek prestazioa jasotzea, premia larriko egoerak definitzea, salbuespenezko bizikidetza-unitate jakin batzuk aitortzeko bete behar diren baldintzak identifikatzea, eta zenbatekoak eguneratzeko prozedura berria.

Erregelamenduaren edukia

Erregelamenduak bost titulutan eta 146 artikulutan jasotzen du zehaztasun tekniko-juridikoa, zehaztugabetasuna, behar ez den diskrezionalitatea eta kontzeptu juridiko zehaztugabeak saihesteko. Horiek guztiak zenbait eranskinez osatzen dira, eta eranskin horietan zehazten da prestazioa jasotzeko ezarritako baldintza bakoitzerako eska daitekeen dokumentazioa.

  1. tituluak xedapen orokorrak ezartzen ditu. Xedapen horiek arau osoari eragiten diote, eta bereziki garrantzitsua da egoitzatzat hartzen dena arautzean.
  2. tituluan, prestazioaren titularren eta onuradunen baldintzak zehazten dira, bai eta haien betebeharren zehaztapena ere, eta betebehar horien artean sartzen dira 18 eta 23 urte bitarteko pertsonek bete behar dituztenak, premia larriko egoerak zehaztea, salbuespenezko bizikidetza-unitateen garapena, kalteberatasunagatik, bazterkeriagatik edo etxebizitza berean nahitaez bizi behar izateagatik, etxebizitzaren irisgarritasun- eta bizigarritasun-arazoengatik, pentsioduntzat zer hartu behar den erabat definitzea, prestazioaren titularren eta onuradunen betebeharren definizio xehatua, bai eta salbuespenaren garapena ere, bereziki ikasketak direla-eta laneratzearekin lotutako betebeharrei dagokienez.

III. titulua honako hauei buruzkoa da: prozedura bakoitzeko zenbatekoa zehaztea; osagaien identifikazioa, koefiziente zuzentzailea eta hori aplikatzeko arauak; beharrizan ekonomikoaren, etekin konputagarrien eta ez-konputagarrien definizio xehatua, bai eta horiek aplikatzeko arauak eta prestazioaren araubide ekonomikoa ere (bereziki garrantzitsua da bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeari dagokionez); konpentsazio-araua diru-sarrerak bermatzeko errentaren berezitasunera eta prestazioaren titularren eta onuradunen kalteberatasun-egoera berezira egokituko da, eta, aldi berean, interes publikoa babestuko da eta zorrak ordainduko direla bermatuko duen diru-bilketaren kudeaketa egokia eta eraginkorra egiten saiatuko da.

  1. tituluaren xedea prozedurak arautzea da, eta pertsonen eskubideekiko konpromisoa berritzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arreta eta laguntza emateko duen betebeharrarekin, eta bitarteko elektronikoen bidezko izapidetzearen aldeko apustu berezia egitea, arreta presentziala alde batera utzi gabe, arreta hori nahitaezkoa baita, eta pertsonek administrazioarekin harremanetan jartzeko bidea hautatzeko aukera izatea. Honako hauek arautzen dira izapide guztietan: diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko prozedura; zenbatekoa eguneratzekoa; gerora sortutako premia-egoeraren aitorpenekoa; kontrolekoa; zehapenekoa; bidegabeki jasotako zenbatekoak itzultzekoa; eta arazo intzidentalak, hala nola, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra aldatzekoa heriotzarengatik edo espetxean edo izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu batean modu iraunkorrean sartzeagatik eta beste inguruabar batzuengatik, edo prestazioa titularra ez den beste pertsona bati ordaintzekoa.
  2. tituluak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren bi prestazio ekonomikoen – Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera – arteko harremanak arautzen ditu. Oinarrizko harreman-arauak jasotzen ditu; horietako batzuk 14/2022 Legearen aurreikuspen espezifikoetatik datoz zuzenean, eta beste batzuk, berriz, zehaztu edo osatzen dute, erregelamendu betearazleari dagokion bezala.

Informazio gehigarria