Seriesland Xpress!. 3. edizioa, 2023
EUSKERA - OINARRIAK SERIESLAND XPRESS!
Websail-trailer faltsuen Express Lehiaketa
Concurso express de fake trailers de webserie 3. edizioa, 2023
LEHENBIZIKOA. Jaialdiaren nondik norakoa
1.1. Floston Kultura Elkarteak SERIESLAND XPRESS! lehiaketaren 3. edizioa antolatu du, BILBAO SERIESLAND jaialdiaren esparruan, zeinak formatu laburreko entretenimendu-edukirik onena biltzen baitu hainbat kategoriatan, sektoreko formatuen berrikuntza eta sormena sustatzeko.
1.2. Jaialdian sariak banatuko dira parte hartzen duten trailerren artean; hala, lan horiek gauzatzen parte hartzen dutenak aintzatetsiko dira, dela sormenaren alorrean, dela alor teknikoari erreparaturik.
1.3. Sari hauetan, aipamen bat, diru-zenbateko bat eta garaikur bat emango dira.
1.4.Lanak eta sariak Bilborockeko ekitaldian emango dira, 2022ko azaroaren 7an.
1.5. Floston Elkarte Kulturala zuzentzen eta kudeatzen du SeriesLand jaialdia (IFZ: F95782371), eta, ildo horretan, jaialdia antolatzeaz eta zuzentzeaz arduratzen da, ordezkari goren gisa.
BIGARRENA. Sari ekonomikoen zerrenda
2.1. Hiru kategoria hauetan emango dira sariak: Trailer Onena, Bigarren Saria eta Euskarazko Trailer Onena.
2.2.Trailer Onenaren sarietarako hautagaiak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahalko dira, eta epaimahaiak aukeratuko ditu.
2.1.1. Trailer eta #TrendingTrailer onenek honako sari hauek jasoko dituzte:
• Trailer Onena: 600 € eta garaikurra.
• Bigarren Saria 400€
• Euskarazko Trailer Onena: 200 €
HIRUGARRENA. Parte hartzeko izena ematea
3.1.Jaialdiaren 3. edizioan parte hartzeko eta izena emateko epea 2023eko urriaren 10ean irekiko da, eta 2023eko azaroaren 6eko 13:00etan amaituko da. Izena emateko, parte harto nahi duenak www.seriesland.eus webgunean eskuragarri jartzen den inprimakia bete eta aurkeztu beharko du online. Inprimaki horretan, taldearen ordezkariaren izen-abizenak, NANa, telefonoa eta posta elektronikoa jakinarazi beharko dira.
Inprimaki horrekin batera fitxa tekniko bat izango da, eta eskatutako informazioarekin bete beharko da. Horretaz gainera, obraren edukirako esteka bat jarri behar da, online bistaratzeko. Esteka hori pribatua izan daiteke, baina, edonola ere, eduki horrek eskuragarri egon behar du Interneten. Halaber, esteka hori helbide elektroniko honetara bidali behar da: info@seriesland.eus
Trailer bakoitzak inskripzio indibidual bat izan beharko du.
3.2.Inprimakia bidaltzen duen pertsonak berretsi behar du adinduna dela, eta bermatu behar ditu, batetik, obraren erabateko egiletza eta, bestetik, haren originaltasuna. Ziurtatu behar du, orobat, obraren gaineko eskubideen titularra dela edo badituela obra erabiltzeko behar diren baimenak. Era berean, izena ematen duenak izango du ardura jaialdiaren antolatzaileen aurrean, baldin eta jaialdiaren esparruan arau-hauste, kalte-ordain edo bestelako kalterik gertatuko balitz originaltasun- eta egiletza-berme hauek eta/edo eskubideen titulartasuna ez betetzeagatik.
Jaialdi honetan izena emateak ez du galarazten zerikusia duen beste edozein jaialdi, lehiaketa edo ekitalditan parte hartzeko eskubidea.
3.3.Lehiaketa hasten den egunean (2023ko azaroaren 6an, 13:00etan), posta elektronikoz aurrez aurre bertaratzen ez direnei. Norbaitek beranduago emango balu izena, ahalik eta lasterren jakinaraziko litzaioke trailer-lehiaketako gaia.
LAUGARRENA. Trailerrei buruzko informazioa
4.1. SERIESLAND XPRESS! Jaialdiaren Zuzendaritzak berea du eskubidea parte-hartzaileei kreditu-titulu osoak eta egiazkoak eskatzeko, aurrez hautatutako trailer obrari dagokionez.
4.2. Desadostasunik izanez gero, Jaialdiaren Zuzendaritzak eskubidea izango du hautagai bat hautaezintzat jotzeko.
4.3. Jaialdiaren antolatzaileek ez dute izango erantzukizunik eman dioten informazioan egindako akats edo hutsegiteengatik. Emandako datu batzuk faltsuak direla antzemanez gero, Jaialdiaren Zuzendaritzak bertan behera utzi ahalko du hautagai horren parte-hartzea.
BOSGARRENA. Hautaketa, epaimahaia eta bozketa
5.1. Jaialdiaren antolatzaileek webgunean edo bere sare sozialetan emango dute jakitera lehen edizioan parte hartuko duten trailerren zerrenda.
5.2. Hautagaiei dagokienez, epaimahai batek aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko finalista izendatuak. Epaimahaia ikus-entzunezkoen, arteen eta kulturaren industriako profesionalek osatuko dute. Epaimahaiaren erabakiak diskrezionalak izango dira, haien jakintza leiala eta profesionala aintzat harturik. Hala ere, sortzaileen kalitate teknikoaren eta meritu tekniko-sortzailearen arabera epaituko da, eta ez da kontuan hartuko hizkuntza edo jatorria. Batzordearen eta epaimahaiaren erabakia erabatekoa eta apelaezina da.
Batzorde antolatzaileko kideek eta epaimahaikideek ezin izango dute parte hartu lehiaketan.
5.3. Epaimahaiak, zehazki, 25 hautagai finalista aukeratuko ditu.
5.4. Izendapen finalistak 2023ko urriaren 6a baino lehen bozkatuko dira.
5.5. Aurre-hautaketako, hautagai-zerrenden bozketako eta adierazitako izendapenetako data horiek aldatu ahal izango dira Jaialdiaren Zuzendaritzak hala erabakiz gero, arrazoi logistikoak, antolaketakoak edo bestelakoak direla eta.
5.6. Epaimahaiaren erabakia Bilborockeko galan jakinaraziko da, 2023eko urriaren 7an.
SEIGARRENA. Materiala eta erabiltzeko baimena
6.1. Edozein espezialitatetarako izendatutako hautagaiak publiko egiten diren unean, parte-hartzaileek YouTuberako esteka bat emango diote Jaialdiaren Zuzendaritzari, zeinean obraren kopia bat egongo baita HDn eta H264 formatuan.
6.2. Kopia edo material guztiak baztertu ahal izango dira, ez badituzte betetzen kalitate-baldintza egokiak.
6.3. Jaialdian izena emateak eta sarietara trailer bat aurkezteak esan nahi du trailerraren jabeak SERIESLAND XPRESS! Jaialdiari ematen dizkiola haren gaineko eskubideak, eta inplikatzen du, orobat, baimena ematen diola jaialdiari obra erreproduzitzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko, betiere SERIESLAND XPRESS! jaialdia sustatzeko eta sariak banatzeko ekitaldiekin loturik. Orobat, baimena ematen dio edozein jardueratarako sustapen-material, argazki, musika eta irudi guztiak erabiltzeko aurreikusitako helburuetarako, egokitzapena edo eraldaketa barne, jaialdiko sari-banaketarako edozein informazio- edo sustapen-elementu egin ahal izateko. Era berean, jaialdiko galan eta sari horiekin lotuta antolatzen diren bestelako ekitaldietan parte hartzen duten pertsona fisikoek baimena ematen dute beren irudia edozein jardueratarako erabiltzeko edo jaialdiari buruzko edozein informazio- edo sustapen-elementutan baliatzeko.
ZAZPIGARRENA. Sariak banatzea
7.1.Sari bakoitza aipamen bat izango da, eta, horrekin batera, garaikur bat eta diru-zenbateko bat ere banatuko da.
7.2.Saria ordezkari gisa inskribatutako eta epaimahaiak bere kategorian irabazle deklaratutako pertsonari emango zaio. Pertsona batek baino gehiagok partekaturiko kategorien kasuan, lehiaketan izena emateko arduradun nagusi gisa aurkezturiko pertsonari emango zaio garaikurra. Saria pertsona juridikoei ematen bazaie, horiek pertsona fisiko bat izendatu beharko dute eta hark izango du dagokion kategorian egindako lanaren ardura.
7.3.Entregatutako diru-zenbatekoei nahitaezko zerga-atxikipenak egingo zaizkie, indarreko zerga-arauak aplikatuz.
7.4.Garaikurrak berariaz fabrikatuko dira xede honetarako eta edizio esklusiboan.
7.5.Garaikur bakarra emango da. Hala ere, Jaialdiaren Zuzendaritzak kopia bat baimendu dezake, saridunak berariaz hala eskatzen badu, edo kategoria bateko arduradunak bat baino gehiago badira. Interesdunek ordaindu beharko dute horren gaineko kostua.
7.6.Jaialdiaren antolatzaileak ez dira arduratuko garaikurrak postaz edo mezularitzaz bidaltzeaz. Saritutako parte-hartzaileak ez badaude ekitaldian eta estatuatxoa bidaltzea nahi badute, berariaz eskatu beharko dute jaialdia egin eta 15 eguneko epean, eta beren gain hartu beharko dituzte bidalketaren gastuak. 15 egun igaro ondoren saridunak ez badu erreklamatzen saria, ez da ordainduko.
ZORTZIGARRENA. Baldintza hauek onartzea eta aldaketak
8.1. Jaialdian izena emateak eta parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileek onartu egiten dituztela oinarri hauetan jasotako termino guztiak, inolako mugarik gabe.
8.2. Jaialdiaren Zuzendaritzak eskubidea izango du oinarri hauek noiznahi aldatzeko, betiere indarrean dagoen legeria errespetatuta, jaialdia behar bezala egin dadin eta aldez aurretik parte-hartzaileei behar bezala jakinarazita.
BEDERATZIGARRENA. Hautagaien baldintzak
9.1. SERIESLAND XPRESS! Jaialdiko sarietan parte hartu ahal izango dute oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten trailer motako edukiek.
9.2. Hauek dira hautagai izateko baldintzak:
i.Hautagai izateko, lehiaketan izena emanda egon behar da (ez du balioko trailerra aurkeztu izanak bakarrik, hautagaitza ez badago behar bezala inskribatuta).
ii.Trailerrak gehienez ere hiru (3) minutuko iraupena izan behar du, eta websail-formatuko trailer bat imitatu behar du. Edukiak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
iii.Gainera, denbora-baldintza hauek bete beharko dira trailerra sortu edo eskuragarri jartzeko datari dagokionez: urriaren 14tik 16ra bitartean egin beharko da, hau da, izena emateko epea irekitzen den egunetik (hilaren 13tik) 2022eko urriaren 17ko 13:00ak arte.
iv.Trailerrak proposatutako gaia jorratu beharko du, edo nolabait sartu beharko du eskatutako gaia. Gaia lehiaketan izena emateko unean jakinaraziko da, hau da, azaroaren 3ko 13:00etan.
iv.Trailerrak Bilboko kale-kartel bati eta/edo Serieslandeko logoari buruzko aipamenen bat izan behar du. Horretarako, modu askean eta sormenez jokatu ahalko da.
v.Jaialdiaren nazioartekotasunarekin koherente izanik, edozein nazionalitatekoa izan daiteke trailerra eta edozein hizkuntzatan aurkeztu daiteke, eta gaztelaniazko edo euskarazko azpitituluak izan beharko dituzte, ez badaude bi hizkuntza horietako batean.
vi.Edukiaren formatuak H.264 izan beharko du, MP4 edo mov (1280×720 / 1920×1080); ez badago hala, antolatzaileek ezingo dute eman trailerra.
vii.Trailerra posta elektronikoz entregatu beharko da (info@seriesland.eus) 2023ko urriaren 6ko 13:00ak baino lehen.
HAMARGARRENA. Datuak babestea
10.1. Tratamenduaren arduraduna: Bildutako datuen arduraduna Floston Kultura Elkartea da (IFZ: F95782371; helbidea: Erronda 31 4 D, Bilbao 48005, Bizkaia), SeriesLand Jaialdiaren antolatzaile eta arduraduna den heinean. Klausula honek arautzen du parte-hartzaileek izena emateko formularioa betetzerakoan ematen dituzten datu pertsonalen bilketa eta tratamendua.
10.2. Parte hartzeko izena ematea: Jaialdian parte hartzeko inskripzioaren bidez, parte-hartzaileak bere identifikazio-datuak ematen ditu –hala nola izen-abizenak eta helbide elektronikoa–, jaialdian izena emateko izapideak egiteko eta parte-hartzea ahalbidetzeko. Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa parte-hartzailearen baimenean oinarritzen da. Haren datuak komunitatearen parte den eta erregistratuta dagoen bitartean gordeko dira, salbu eta beste epe batzuk aplikatu behar badira.
10.3. Harremanetarako: Parte-hartzaileak info@seriesland.eus helbidera idatzita ipini ahalko du harremanetan. Identifikazio-datuak eman beharko ditu, baita harremanetarako mezuaren arrazoia, gaia edo auzia ere. Floston Kultura Elkarteak kontsulta izapidetzeko eta parte-hartzailearekin harremanetan jartzeko erabiliko ditu datu horiek.
Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa parte-hartzailearen baimenean oinarritzen da. Datuak urtebetez gordeko dira, salbu eta beste epe batzuk aplikatu behar badira.
10.4. Eskubideak baliatzea: era berean, parte-hartzaileak tratamendurako baimena ezezta dezake, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, datuen aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak baliatuz. Horretarako, jakinaren gainean ipini beharko du Floston Kultura Elkartea, info@seriesland.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo goian adierazitako helbidera idatziz. Mezu horretan, «Datuak babestea» adierazi beharko du mezuaren goiburuan. Kasu bereziren batean, gerta liteke parte-hartzaileari nortasuna agiri ofizialaren bidez egiaztatzeko eskatzea, adibidez, hirugarrenak parte-hartzailearen datuetan sar daitezen saihesteko.
Azkenik, edozein aldaketa idatziz jakinarazi ahal izango du parte-hartzaileak, edo baja eskatu, emandako edozein helbidetara jota. Parte-hartzaileak noiznahi aurkeztu ahal izango du erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, bere eskubideak baliatzeko.
- Epea 2023(e)ko Urriak 27(e)tik 2023(e)ko Azaroak 6(e)ra
- EntitateaFestival Seriesland
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
- Harremanainfo@seriesland.eus
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.