"Bake lehorra", Tartean Teatroaren antzezlana, Pabellón 6en
Ikuskizuna elebiduna izango da (euskaraz eta gaztelaniaz), egilearen arabera, orduko garaia islatzeko.
Tartean Teatroaren BAKE LEHORRA antzezlanarekin amaituko dugu iraila, Pabellón 6en.
Europan bonben izua berriz sentitzen hasi garenean, BAKE LEHORRAk gogora ekartzen digu erreza dela gerraren metxa piztea, eta aldiz, oso zaila dela itzaltzea. Gerra zaharren gaizki itzalitako txingarrek gerra berriak berpizten dituztela.
BAKE LEHORRA antzezlanak XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezker-eskuma, liberalismo-integrismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismo-independentismoa... gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxirarte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen. Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea.
Amorebietako ituna, gure historiako gertaera ezezaguna
Amorebietako Ituna, Bigarren Gerra Karlistan bakea ezartzeko ahalegin bat izan zen, gerra piztu eta hilabete gutxira. Itun horrekin ez zen inor kontent geratu, ez karlistak, ez liberalak. Aste batzuk geroago, alde biak gerran murgildu ziren berriro. Anaien arteko gerra, odoltsua, basatia, lau urtez luzatuko zena.
BAKE LEHORRA gertaera horren eszenaratzea da. Gure historian garrantzitsua bezain ezezaguna den gertaera, hain zuzen. Kontakizuna erudiziotik eta historizismotik aldentzen da. Giza harremanetan kokatzen du fokoa, alde emozionalean. Eta honela laburbil liteke: “Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua, erremina eta gorrotoa”.
Tartean Teatroa konpainiaren lana Amorebieta-Etxanoko Udalarekin batera egindako ekoizpena da. Patxo Telleria da dramaturgiaren eta zuzendaritzaren arduraduna. Aitor Borobia eta Aitor
Fernandino dira aktoreak. Soinu espazioaren arduraduna Adrián García de los Ojos izan da, jantziena Nati Ortiz de Zarate eta argiztapena David Rodriguezek egin du.
Emanaldiak irailaren 29an eta 30ean izango dira, 20:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.
Ikuskizuna elebiduna izango da (euskaraz eta gaztelaniaz), egilearen arabera,
orduko garaia islatzeko.
Tartean Teatroaren BAKE LEHORRA antzezlanarekin amaituko dugu iraila, Pabellón 6en.
Europan bonben izua berriz sentitzen hasi garenean, BAKE LEHORRAk gogora ekartzen digu erreza dela gerraren metxa piztea, eta aldiz, oso zaila dela itzaltzea. Gerra zaharren gaizki itzalitako txingarrek gerra berriak berpizten dituztela.
BAKE LEHORRA antzezlanak XIX. mendeko gerra zibil batez hitz egiten digu, euskaldunen artekoa, gure etorkizuna baldintzatu duena. Gaur egun darabiltzagun kontzeptu asko, ezker-eskuma, liberalismo-integrismoa, erligio-laizismoa, espainolismo-fuerismo-independentismoa... gerra zibil haietan gorpuztu ziren. Duela gutxirarte pairatu dugun gatazka armatua, orduko sute horien txingarretatik sortu zen. Nor garen, nondik gatozen eta norantz goazen ulertzeko, ezinbestekoa da orduan gertatu zena jakitea.
Amorebietako ituna, gure historiako gertaera ezezaguna
Amorebietako Ituna, Bigarren Gerra Karlistan bakea ezartzeko ahalegin bat izan zen, gerra piztu eta hilabete gutxira. Itun horrekin ez zen inor kontent geratu, ez karlistak, ez liberalak. Aste batzuk geroago, alde biak gerran murgildu ziren berriro. Anaien arteko gerra, odoltsua, basatia, lau urtez luzatuko zena.
BAKE LEHORRA gertaera horren eszenaratzea da. Gure historian garrantzitsua bezain ezezaguna den gertaera, hain zuzen. Kontakizuna erudiziotik eta historizismotik aldentzen da. Giza harremanetan kokatzen du fokoa, alde emozionalean. Eta honela laburbil liteke: “Zenbat eta gorago joan gizarte mailan, handiagoa da sarraskian duten erantzukizuna. Zenbat eta beherago joan, handiagoa da sarraskiak sortutako sufrimendua, erremina eta gorrotoa”.
Tartean Teatroa konpainiaren lana Amorebieta-Etxanoko Udalarekin batera egindako ekoizpena
da. Patxo Telleria da dramaturgiaren eta zuzendaritzaren arduraduna. Aitor Borobia eta Aitor
Fernandino dira aktoreak. Soinu espazioaren arduraduna Adrián García de los Ojos izan da,
jantziena Nati Ortiz de Zarate eta argiztapena David Rodriguezek egin du.