Iker Ganuza: «"Una vida no tan simple" eguneroko bizitzaz hitz egiten duen filma da»
Una vida no tan simple Estatu osoko zinema-aretoetan estreinatu den azken euskal ekoizpenetako bat da. Félix Viscarret da zuzendaria, eta Lamia Producciones, Klingsor Films eta A Contracorriente Films enpresen arteko koprodukzioa da.
Iker Ganuza zarauztarrarekin (Lamia Producciones) hitz egin dugu BASQUE. AUDIOVISUAL.-ek filmak aretoetan eta jaialdietan izan duen harreraz eta gaur egun garatzen ari diren proiektuez.
Malagakoa bezalako zinema-jaialdietatik igaro ondoren, zinema-aretoetara iritsi da dagoeneko ‘Una vida no tan simple’ filma. Nolakoa izaten ari da publikoaren harrera?
Filmaren aurrestreinaldiak antolatu ditugu Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Bilbon eta Iruñean, eta ikusleen erantzuna oso beroa eta polita izan da. Filmak ikusle gehienekin konektatzen du. Lehen astea oso ondo joan zen aretoetan, bigarrenean areto gehiago gehitu genituen, eta horrela mantentzea espero dugu.
Nolako balorazioa egiten duzue?
Egia esan, oso positiboa. Aurreikuspen apalak genituen, are gehiago zinema independenteak aretoetan duen egungo egoera kontutan hartuta, baina ikusleen erantzuna sutsua izan da eta oso pozik gaude. Bestalde, kritika bikaina eta aho batekoa izan da.
Irakurri elkarrizketa osoa, hemen.