Bizkaiko Batzar Nagusiek EHU-ko Zeramika Masterreko ikasleen "Hiru Karratu" eskultura erakusketea hartuko dabe
Irailaren 1era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzarretako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – Beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura
Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Ederren Fakultadeko "Zeramika: Artea eta Funtzioa" Masterra egin daben bederatzi ikaslek, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan zabaldu dan Hiru Karratu baterako erakusketeagaz amaituko dabe euren prestakuntza ibilbidea.
Alkarrizketa iradokitzailean antolatutako erakusketak, buztinak eta zeramika-prozedurek dituen aukera amaibakoak aztertzen dituen proposamen pertsonalak batzen ditu. Leioako campusean emondako graduondoko ikastaro espezializauaren promozino barriko protagonistak dira. Aitana Rodríguez, Urkia Sánchez, Pep Boadas, Annick Laruelle, Jeanette Dinelli, Ana Tejada, Paula de Luisa, Ander Martínez eta Renzo Boggio dira.