Miguel Hernández bueltan da Pabellón 6en

  • Miguel Hernández bueltan da Pabellón 6en

Antzezlan eta errezitaldi batekin poetari omenaldi txiki bat

Maiatzean Miguel Hernández Pabellon 6era bueltatuko da. MIGUEL HERNÁNDEZ, QUE

ESTÁS EN LOS CIELOS antzezlanarekin eta VERSOS Y CARTAS zuzeneko musikaz osatutako errezitaldi poetiko batekin.

Pablo Nerudak poetari buruz idatzi zituen hitzak gogoratuko ditugu: “Recordar a Miguel Hernández es un deber de España, un deber de amor. Pocos poetas tan generosos y luminosos como el muchachón de Orihuela…¡Nos toca ahora y siempre sacarlo de su cárcel mortal, iluminarlo con su valentía y su martirio, enseñarlo como ejemplo de corazón purísimo! ¡Darle la luz! ¡Dársela a golpes de recuerdo, a paletadas de claridad que lo revelen!... “  eta Miguel Hernández poeta eta artzainari omenaldi txiki bat egingo diogu..

MIGUEL HERNÁNDEZ, QUE ESTÁS EN LOS CIELOS Miguel Hernández poetaren

bizitza kontatzen digu, oso gazte zela etxean lagundu ahal izateko, eskola utzi behar izan zuen poetaren bizitza. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte

baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren

biografiaren gainbegirada bat da hau. Ez dezagun ahaztu bere historia eta, horrekin

batera, bere figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrika dezagun. Unai izquierdo antezlanaren egileak dioen bezala: “poetak behar ditugu, hil egiten dizkigutelako, hil egiten zaizkigulako, eta berrien zain gauden bitartean, ondo dago handiak gogoratzea…”.

Gorka Martinek zuzendu du antzezlana; Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquez izango dira poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte aktoreak eta Unai Izquierdo egilea izateaz gain Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena.

VERSOS Y CARTAS errezitaldi poetikoak osatuko du antzezlana Ramón Barearen eskutik, Ainhoa Rincónen laguntzarekin (musika-zuzendaritza, ahotsa eta biolina), Pedro Martinezekin (ahotsa eta txeloa) eta Maite Olmosekin (ahotsa eta pianoa) batera.

Antzezlana maiatzaren 12tik 28ra taularatuko da, emanaldiak ostiraletik igandera izango dira; eta errezitaldi poetikoak maiatzaren 14an eta 28an izango dira, bi emanaldi bakarrik, matinalak, 12:00etan. Bi ikuskizunetarako sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.

pabellon6.org

  • DataMaiatzak 8
  • Gaia Arte eszenikoak