Bingen Mendizabal, pelikuletako musika konposatzetik protagonista izatera

  • Bingen Mendizabal, pelikuletako musika konposatzetik protagonista izatera

Aitor Lopez de Aberasturik "Bidean jarraituz" dokumentala estreinatuko du bihar, ostiralarekin, zinemetan. Bingen Mendizabal musikari arabarraren ibilbidea du kontagai.

Dozenaka filmi musika jarri eta gero, Bingen Mendizabal musikaria film bateko protagonista izango da bihartik aurrera. Otsailaren 10ean, zinema aretoetara iritsiko da "Bidean jarraituz" dokumentala.

Aitor Lopez de Aberasturik idatzi eta zuzendu du filma, eta Ainhoa Urgoitiak ekoitzi.

"Bidean jarraituz" film dokumental luzeak EITBren parte-hartzea du, eta Bingen Mendizabalek egindako bideari buruz dihardu. Horretarako, ahotsa eman diete Juanma Bajo Ulloa, Enrique Urbizu, Montxo Armendariz, Karra Elejalde, Juanjo Mena, Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga eta Mikel Urdangarini, besteak beste.

eitb.eus

  • DataOtsailak 10
  • Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa