Pasa den 2022ko azaroaren 18an OGP Euskadiren Foro Irekia egin zen Bilbon. Bertan, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak azken urteotan Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko beste administrazio publiko batzuek bultzatutako gobernu irekiaren euskal eredua nabarmendu zuen irekiera hitzetan. Euskadin maila anitzeko gobernantza eredu bat eraikitzen ari dela adierazi ondoren, “administrazioak herritarrengana eta herritarrak administrazioetara hurbiltzen jarraitzearen alde” egin zuen Olatz Garamendik. Halaber, politika publikoak egiteko erabakiak "inklusiboak" izan behar direla defendatu zuen, bi zentzutan, "gobernu mailen arteko koordinazioa bezain garrantzitsua baita gobernu mailek herritarrekin duten interakzioa, ekintza publikoaren azken hartzailea delako".
Azaldu zuenez, proiektu honetan inplikatutako euskal erakundeok “elkarlanean ari gara administrazioentzat eta herritarrentzat beharrezkoak eta interesgarriak diren tresnak eta ekintzak eraikitzeko, ikuspegi partekatuarekin, gure eredu ireki propioa eraikiz”.
Ekitaldian, gobernu irekietan aditua den Rudi Borrmannek nabarmendu zuen Euskadi beti izan dela erreferentzia Gobernu Irekirako Aliantzarentzat, "Euskadi erreferentzia bat izan da beti nazioartean arlo horretan, eta ekintza plan partekatuen eredu bat. Era berean, epe luzean gizarte zibilarekin foro erregularrak mantentzeko Euskadin egindako jarduerak baloratu zituen. "Prozesu horrek huts egin ohi du, eta lehen bultzadaren ondoren zaila bihurtzen da, hasierako lankidetza energia hori galdu egiten baita", zehaztu zuen.
Borrmannen hitzen ondoren Elkarlan eta Open Data sarien banaketari ekin zitzaion. Garamendi Sailburuak zoriondu egin zituen Elkarlan Sariak (2021) eta Open Data Sariak (2022) jaso zituzten proiektuen egileak. Lehenengoek Euskadiren ahalduntze lan berritzaileak aintzatesten dituzte, pertsona bati edo pertsona talde bati indarra emateko edo independentzia emateko modu berriekin. Era berean, herritarrek gehiago parte har dezaten modu berriak sortzen lagunduko duten pertsonen eta proiektuen sarea bultzatu nahi du. Bestalde, Open Data Euskadi sariek euskal administrazio publikoen katalogoetako datu irekiak berrerabiltzeko ideiak eta aplikazioak aintzatesten dituzte.
Azkenik, OGP Euskadiko 2. Ekintza Planeko konpromiso bakoitzeko arduradunek bere esparruan egindako lanaren eta hartutako konpromisoen berri eman zuten. OGP Euskadik 2021-2024 aldirako euskal herritarrekin lankidetzan egin duen planaren jarraipena partekatzeko ere balio izan zuen topaketak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzaren bitartez, sustatutako Elkarlan Sarien zazpigarren edizioan 45 proiektuk hartu dute parte. Saria jaso duten lau sarituak honako hauek dira:
• NAGUSILAN ADINEKOEN GIZARTE BOLUNTARIOTZAKO ELKARTEA
Nagusilan, 25 urte (MP4, 215 MB)
• EUSKADIKO POBREZIAREN ETA BAZTERKERIAREN AURKAKO EUROPAKO SAREA ELKARTEA
• ARTEHAZIA, BERRIKUNTZA KULTURALA, ARTEAK ETA GIZARTEA ELKARTEA
• EMAÚS GIZARTE FUNDAZIOA
Birsortu. 1. Bideoa, 2. Bideoa, 3. Bideoa
Laugarren edizio honetako proiektu eta ideia sarituak honako hauek izan dira:
• APLIKAZIO ONENA
Unai Antero - ‘enEKO: Energia aurrezteko laguntzaile adimenduna (PDF, 1 MB) ’.
• BIGARREN APLIKAZIORIK ONENA
Ander Fernández - ‘iApparca: Aurkitu plaza libreak dituen aparkalekurik hurbilena, Adimen Artifizialari esker (PDF, 663 KB) ’.
• IDEIARIK ONENA
Adriana Aguirre, Mathilde Marengo y Iacopo Neri - ‘Lur: Lurraren balio multifuntzionalean oinarritutako plangintza estrategiko iraunkorrerako DSS bat (PDF, 4 MB) (PDF) ’.
• BIGARREN IDEIA ONENA
Sergio Díaz y Antonio José Sáez - ‘Open Datarekin nire alergia jada ez da arazo bat (PDF, 4 MB) ’.
1. Konpromisoa. COVID 19ren eragina eta Erakundeek hiritarrari zuzentzen dizkioten zerbitzuen egokipena
2. Konpromisoa. Aurrekontuei buruzko gardentasuneko eta kontu emateko tresna
3. Konpromisoa. OPEN ESKOLA: Herritarren garapena eta indartzea
4. Konpromisoa. Euskadin Legegintza/araugintza/erregelamendugintza-ekimenak lantzeko proposamenak eta atxikimenduak biltzeko tresna
5. Konpromisoa. ALTXOR: Adinekoen bizi-proiektuei informazioa, orientazioa, bitartekaritza eta laguntza emateko online zerbitzua eta arreta erdipresentzialeko bulego pilotuak