Gobernu Kontseiluak Miren Elgarresta, Miren Saratxaga eta Eneko Goenaga  izendatu ditu hainbat arloren buru (Gobernu Bilera 2022-10-4)

fotoconsejo.jpg

2022-10-04

  • Izaskun Landaida, Agurtzane Llano eta Igone Martínez de Luna ordezkatzen dituzte

Gobernu-kontseiluak Emakundeko eta Gazteriako zuzendari berriak izendatu ditu gaur. 

Miren Elgarresta Larrabide (Zumarraga, 1965), orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakume eta Gizonentzako zuzendari nagusia izan dena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaritzaren kargu egingo da, Izaskun Landaidaren ordez. Izan ere, Izaskun Landaidak 2012az geroztik izan du ardura hori. 

Miren Saratxaga de Islak (Amurrio, 1983) Gazteriako Zuzendaritzako kargua hartuko du, Etxebizitza Departamentuko plangintza zuzendari eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako zuzendari gisa ibilbide instituzional zabala egin ondoren. Gazteriako Zuzendaritza hemendik aurrera Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari atxikita egongo da. 

Agurtzane Llano ordezkatu du orain Saratxagak (Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria izan da 2019tik). 

Eneko Goenaga Egibar (Andoain, 1989) Hezkuntza saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaritza kargua hartuko du. Orain arte, Amenabar enpresa taldeko zerbitzu juridikoetako arduraduna izan da, eta lehenago Cuatrecasas abokatuen bulegoan aritu izan da zortzi urtez.