Gobernu Kontseiluak 2023ko lan-egutegia onartu du (Gobernu Bilera 2022-5-3)

fotoconsejo.jpg

2022-05-03

 

Gobernu Kontseiluak 2023ko lan-egutegia onartu du gaur Euskadirako, eta ohiko jaiegunak mantendu ditu, 2022an ez bezala; izan ere, 2022an irailaren 6a jaieguna izango da, Juan Sebastian Elkano Getariako itsasgizona buru duen munduari egindako lehen itzuliaren bosgarren mendeurrena ospatzeko. 

Hauek izango dira lan-egutegiak Euskadin 2023an izango dituen hamabi jaiegunak: 

  • Urtarrilaren 6a (Errege-eguna)
  • Apirilaren 6a (Ostegun Santua)
  • Apirilaren 7a (Ostiral Santua)
  • Apirilaren 10a (Pazko bigarrena)
  • Maiatzaren 1a (Langileen eguna)
  • Uztailaren 25a (Santiago)
  • Abuztuaren 15a (Jasokundea)
  • Urriaren 12a (Nazio-jaieguna)
  • Azaroaren 1a (Domu Santu eguna)
  • Abenduaren 6a (Konstituzio-eguna)
  • Abenduaren 8a (Sortzez Garbiaren eguna)
  • Abenduaren 25a (Eguberri-eguna) 

Jardunaldi horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalek eta aldundiek dekretatu beharrekoak.