Euskadiko ongizaterako lehiakortasuna 2040: ekintzarako gogoeta

2022-09-15

  • Etorkizuneko Euskadiren diagnostiko-, azterketa- eta proiekzio-prozesuaren lehen fasea amaitzen duen lan-saioaren buru izan da Lehendakaria 

Lehendakaria bilera instituzional bateratu baten buru izan da gaur goizeko lehen orduan, Euskadiren etorkizuneko oinarriak ezartzeko hausnarketa-prozesuaren barruan: 2040rako Euskadiko Ongizaterako Lehiakortasuna: ekintzarako gogoeta. Lan-bilera Lehendakaritzan egin da, eta bertan parte hartu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek, EAEko hiru hiriburuetako alkateek, Arantxa Tapia Sailburuak eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko arduradunek

Euskal erakundeak Euskadiren etorkizunaren oinarriak ezartzeko hausnarketa-prozesuan murgilduta daude, “2040rako Euskadiren Ongizaterako Lehiakortasuna: ekintzarako gogoeta”n, hain zuzen ere. Lehiakortasunerako Euskal Erakundeak (Orkestra) koordinatutako ikerketa-prozesu baten barruan kokatuta dagoen ariketa da, eta eragile publiko eta pribatuekin etengabe partekatzen ari da.

Informazio gehiago