Bingen Zupiria: "Euskararen normalizazioak erresistentziak aurkitzen ditu gure gizartean eta horiek gainditzeko modu bakarra ahalik eta adostasunik handiena lortzea da arlo honetan"
2022-04-13
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan. Bertan, euskararen normalizazioaz, Ukrainaren inbasioaren ondorioei aurre egiteko laguntzak eta zinema-emanaldien eta zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak izan ditu hizpide.