2022ko Lan Eskaintza Publikoak: Hezkuntza Saila
2022-05-02
Hezkuntza Sailak sindikatuei jakinarazi die 2022an 6.300 plaza baino gehiago eskainiko direla Lan Eskaintza Publikoetan
- 4.357 plaza irakasleei zuzenduak izango dira
- Horietatik 1.798 plaza merezimendu-lehiaketaren modalitatean eskainiko dira
- 747 plaza, kanporatzailea ez den oposizio-lehiaketa bidez
- 812 plaza oposizio-lehiaketa arruntaren bidez
- 985 plaza lan-legepeko langileentzat
- 520 plaza Hezkuntza Berezirako
- 465 plaza Sukalde eta Garbiketarako
- Lan Eskaintza Publikoa- 2022ko birjartze tasa
- 1.000 plaza
Irakasle funtzionarioen mahai sektorialak beste bilera bat izan du gaur goizean. Bertan, Hezkuntza Saileko arduradunek 2022an deituko dituen Lan Eskaintza Publikoen antolaketaren berri eman diete sindikatuetako ordezkariei.
Irakasleei dagokienez, guztira 4.357 plaza eskainiko direla jakinarazi zaie:
|
Merezimendu-lehiaketa |
Oposizio-lehiaketa ez kanporatzailea |
Oposizio-lehiaketa arrunta |
Guztira |
Maisu-maistrak |
714 |
125 |
836 |
1675 |
Bigarren Hezk. eta Lanbide Heziketa |
1002 |
612 |
974 |
2588 |
Hizkuntza Eskola Ofizialak |
44 |
- |
- |
44 |
Kontserbatorioak |
18 |
- |
- |
18 |
Dantza |
1 |
1 |
- |
2 |
Arte Dramatikoa |
3 |
2 |
- |
5 |
Arte Plastikoak eta Diseinua |
16 |
7 |
2 |
25 |
Guztira |
1798 |
747 |
1812 |
4357 |
Indarrean den araudiaren arabera, honako baldintza hauek bete behar dira plaza hutsak aukera horietan sartzeko:
- Merezimendu-lehiaketa
- 2016 baino lehen sortutako eta aldi baterako langileek betetzen dituzten plazak izatea.
- 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen lanean ari diren bitartekoek betetako plazak.
- Oposizio-lehiaketa ez kanporatzailea
- 2020ko abenduaren 31rako azken 3 urteetan bitarteko langileek betetzen zituzten lanpostuak
- Oposizio-lehiaketa arrunta
- Hutsik dauden gainerako plazak
Hezkuntza Sailak aurrerago jakinaraziko du LEP hauen deialdia noiz egingo duen, bai eta hauek garatzeko gainerako datak ere.
Lan-legepeko langileak
Bestalde, irakasleentzako plaza horiez gain, Hezkuntza Sailak beste 985 plaza ere deituko ditu, Hezkuntza Bereziko eta Sukalde eta Garbiketako lan-legepeko langileentzat. LEP horiek ere 2022an deituko dira.
2022ko eskaintza
Horrez gain, urte amaierarako, 1.000 lanpostu inguru gehiago gehituko dira, 2022ko birjartze-tasari dagozkionak.