Garraioetako sailburuak jakinarazi du abiadura handiak Vitoria-Gasteizen izango duen integrazioa arintzeko protokoloa sinatu dela (Gobernu Billera 2021-10-26)

fotoconsejo.jpg

2021-10-26

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio gaur protokolo bat sinatuko duela Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin, Arabako Foru Aldundiarekin, Vitoria-Gasteizko Udalarekin, ADIFekin eta Abiadura Handiko Vitoria-Gasteizko Sozietatearekin, abiadura handiko trena hirira irits dadin eta trenbidea hirian integra dadin bultzatzeko.

Protokoloak aldatu egiten du administrazio horiek berek 2010ean sinatutakoa, denbora-tarte beraren barruan sartzen baitu abian den informazio-azterketaren tramitazioa eta onarpena eta abiadura handia hirira iristea ahalbidetuko duten oinarrizko proiektuen eta eraikuntza-proiektuen tramitazioa eta onarpena. Horretarako, ADIF gaitzen da Arkautiko gurutzagunearen eta Vitoria-Gasteizen trenbidea integratzearen oinarrizko proiektua idaztearen kontratua lizitatzeko, betiere informazio-azterketaren tramitazioak jarraitzen duen bitartean.

Akordioan, halaber, erakundeen arteko lankidetza hartzen da aintzat, urrats hori egin ahal izateko ingurumen-arloko kontsultak arin ebatz daitezen. Horrez gain, Abiadura Handiko Vitoria-Gasteizko Sozietatearen barruan jarraipen-batzorde bat eratzea ezartzen da, adostutako akordioak bultza ditzan.