Eusko jaurlaritzak zumarragako udalarekin hitzarmena baimendu du zuzkidura bizitokiak eraikitzeko (Gobernu Bilera 2021-12-21)
2021-12-21
Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, Zumarragako Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, Faustino Orbegozo Fundazioaren adinekoentzako egoitza zaharraren espazioan alokairu-erregimeneko 30 zuzkidura-bizitoki sustatzeko, udalerrian etxebizitza-premia berezia duten kolektiboentzat.
Hitzarmenaren arabera, geriatriko zaharra doan lagako dio udalak Jaurlaritzari, Etxebizitza Sailak alokairuko zuzkidura-bizitokien eraikin berri bat susta dezan eta beheko solairuan espazio bat sor dezan udaleko gizarte-zuzkiduretarako. Apartamentuak errentamenduan esleituko dira, gehienez ere bost urterako, bertan bizi direnen errentaren % 30 gaindituko ez duen hileko kanon bat ordaintzearen truke. Pertsona horiek indarrean dauden araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko baldintzak bete beharko dituzte.