Euskadiko hamar gaztetik zazpik adierazten dute erlijio gaietan ez sinesleak, ateoak edo agnostikoak direla edo ez zaiela gai hori axola

Argitalpen-data: 

2020an, 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen % 69,6k adierazi dute, erlijioari dagokionez, ez sinesleak, ateoak edo agnostikoak direla edo ez zaiela erlijioa axola.

Datu horren aurrean biztanleria osoari dagokiona jarriz gero, ikus daiteke gazteen artean ez sinesleak, ateoak, agnostikoak edo axolagabeak direla diotenen ehunekoak ia bikoiztu egiten duela 18 urtetik gorako Euskadiko biztanlerian jasotakoa (% 69,6 eta % 37,0, hurrenez hurren).


Erlijioan sinesten ez duten gazteen kopuruak gora egin du, eten gabe, azken 20 urteotan, baina 2016 eta 2020 artean izandako igoera bereziki nabarmena izan da.

Erlijioari dagokionez, ez sinesleak direla edo axola ez zaiela adierazten duten 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen ehunekoaren bilakaera


Gainera, serie osoan ikusten da gizon gazteen artean ez sinesleen, ateoen, agnostikoen edo erlijioa axola ez zaienen ehunekoa emakume gazteen artean jasotakoa baino handiagoa dela.

Erlijioari dagokionez, beren burua ez sinesletzat, ateotzat, asgnostikotzat edo axolagabetzat jotzen duten 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen ehunekoaren bilakaera, sexuaren arabera