Europako Batzordeak Euskadi nabarmendu du 2030 Agenda politika publikoetan aplikatzeko adibide gisa
2021-06-16
- Garapen jasangarrira bideratutako gobernu-ekimenak abian jartzeko eredutzat hartzen du euskal “jarduera aitzindaria”
- Batzordeak bi txosten aurkeztu ditu on line egindako hitzaldi batean. Bertan, Europako erakundeetako, gobernuetako eta ikerketa-zentroetako 200 ordezkarik baino gehiagok hartu dute parte
- Lehenengo txostenak “GJHen Euskal Ekosistema” ezartzeko azken urteotako lana islatzen du, eta bigarrena, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Flandesko kasuetan oinarritutako azterketa da, eta Europako GJHen jarraipena egiteko eskualdeko adierazleen taula proposatzen du
Europako Batzordeak –bere Ikerketa Zentro Komunaren bidez (ingelesezko siglak: JRC)– bi txosten aurkeztu ditu, Euskadik Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lurralde mailan ezartzeko egindako ekarpena nabarmentzen dutenak.
Lehenengo txostena, “GJHen kokapena eta maila anitzeko gobernantza: Euskaditik ikasgaiak” izenekoa, EUROIKERek egin du, eta “GJHen Euskal Ekosistema” ezartzeko azken urteetan egindako lana azaltzen du.
“Garapen Iraunkorreko Helburuen eskualdeko adierazleak. Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Flandesko kasuetan oinarritutako azterketa” izenburupean, bigarren txostena ADOS Sostenibilidad y Clima-k egin du, eta Europako GJHen jarraipena egiteko eskualdeko adierazleen panel bat proposatu du, aztertutako hiru kasuetan oinarrituta.
Europako Batzordeak azpimarratu du euskal “jarduera aitzindaria” garapen jasangarrirako gobernu-ekimenak abian jartzeko jarraitu beharreko eredu gisa. Ez da lehenengo aldia Euskadi aintzatesten dela; 2020an, Europako Batzordea eta ELGA Euskadi aitzindari gisa nabarmendu ziren Garapen Iraunkorreko Helburuek (GJH) ezartzen dituzten erronketan, eta Borondatezko Txostenetan/Boluntary Local Review (LEB) egindako ibilbidea goraipatu zuten.
Bi txosten horiek JRCk antolatutako on lineko konferentzia batean aurkeztu dira. Konferentzia horretan, Europako erakundeen, gobernuen eta hainbat herrialdetako ikerketa-zentroen 200 ordezkarik parte hartu dute, URBAN2030-II Programaren esparruan. Horren bidez, Europako Batzordeak ahaleginak batu nahi ditu Europan GJH kokatzeko. Markku Markkula EBko Eskualdeetako Lantaldeko lehendakariordeak itxi du ekitaldia.