EKOLURRA bereizgarria jaio da, Euskadiko elikadura ekologikorako urrats handia

Argitalpen-data: 

20211215-TAPIA-EKO_LURRA-132.jpg

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde, Bittor Orozek, EKOLURRA bereizgarriaren aurkezpenean parte hartu dute gaur. Bereizgarri honen bidez Euskadin ekoiztutako elikagai ekologikoak identifikatuko dira hemendik aurrera.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) ematen duen bereizgarriak elikagaien etiketatu ekologikoak ezartzen dituen gutxieneko baldintzei beste batzuk gehitzen dizkio, elikagai horiek bereiztu eta balioan jarriz.

EKOLURRA bereizgarria duten produktuak Euskadiko elikagai ekologiko gisa aurkeztu ahal izango dira, eta bertako jatorria, kalitatea eta nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren onura guztiak bermatuko dituzte.

*Informazio gehiago erantsitako dosierrean.