Dozena erdi analista bilduko dira Donostian, Europak dituen horniduren eta energien menpekotasuna aztertzeko eta konponbideak proposatzeko
2021-11-19
EuroBasquek antolatutako jardunaldia, “Europa geopolitikoa: mendekotasunetik autonomia estrategikora” izena duelarik, datorren astelehenean, azaroak 22an ospatuko da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Partehartzaileek Europak pairatzen dituen energien, lehengaien eta horniduren menpekotasunei buruz hitz egingo dute, eta ahulezi horri aurre egiteko irtenbide posibleak jorratuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan, batzarrean lehen mailako espezialistak bilduko dira, Alicia Garcia-Herrero (Natixiseko Asia-Pazifikoko ekonomista burua eta Bruselan egoitza duen Bruegel think tank-eko kide seniorra), Antonio de Lecea analista eta akademikoa, Enric Juliana, eta Francisco Aldecoa, besteak beste. Aldecoa Europako Mugimenduko Espainean presidentea da, bai eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian Ordezkaritza Zibilaren zuzendaria ere. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia den Marian Elorza eta Irune Zuluaga, EuroBasqueko zuzendaria ere bertan izango dira.
Hornidura-krisia
“Europako empresa askok kanpora atera dute euren ekoizpena, baina hornidura arazoak izan direnean, osasun-materiala, txertoak eta maskarak Txinan zeuden, eta Txinako gobernuak ez zien herrialdetik ateratzen uzten. Europa konturatzen ari da kostuaz gain beste alde batzuk ere kontuan hartu behar direla, hala nola segurtasuna”, dio Igor Filibik. EuroBasqueko Idazkari Nagusiaren hitzetan, “Gabonetara begira, Europak hornidura-arazo objektiboak ditu. Abantaila da orain benetan jabetzen garela horretaz, eta gobernuek onartu behar dutela irtenbideak Europa mailan hartu behar direla”. Handitzen ari diren kanpoko erronken aurrean, “Europar Batasuneko autonomia estrategikoa da jarduteko gaitasuna berreskuratzeko dagoen aukera bakarra”, adierazten du Filibik.
EuroBasque, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua, gizarte zibilaren 40ko hamarkadan sortua elkarte bat da, Europar Batasunean Euskadiren etorkizunari buruzko eztabaida bultzatzea helburu duelarik. Bere Zuzendaritza batzordean EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-PSOE, PP+Cs eta Elkarrekin-Podemos alderdietako ordezkariak daude. Eusko Jaurlaritza eta hainbat erakunderekin lankidetzan “Bost erronka, Europa Bat” jardunaldien zikloa antolatzen du. Honen bitartez Europar Batasunak antolatutako Europaren Etorkizunerako Konferentzian eusko gizartearen parte-hartzea bideratu eta hausnarketa bultzatu nahi du EuroBasquek.
Programa: https://eurobasque.eus/eu/ii-jornada-una-europa-geopolitica-la-dependencia-la-autonomia-estrategica/
https://www.youtube.com/channel/UCpu7LBrcsOQcSSDfgiLVIsg